« Moral bikoitza | Argazkia »
Don Kijote Mantxako / Miguel de Cervantes (Pedro Maria Berrondo) / Erein, 2005
Don Kijote Mantxako Mikel Garmendia / Zabalik, 2005-06-23
Hainbat modu izan dira, dira eta izango dira Cervantesen eleberrira hurbiltzeko. Hala, asko eta asko izan dira lehenengo eleberri modernotzat dugun honen itzulpenak ez ezik, baita edizioak eta are egokitzapenak ere. Esku artean duguna bertsio egokitu bat da. P.M. Berrondori zor diogu Kixoteren jatorrizko testu osoaren euskarazko itzulpen bakarra. Patxi Ezkiagari, berriz, Berrondoren bertsiotik antologia bat antolatu eta euskara batura ekartzea; Jorge G. Arangureni liburu honen hitzaurre ez ohiko bezain interesgarria eta Xabier Egañari, berriz, liburuaren ilustrazioak —horien artean azaleko ilustrazioa nabarmenduko nuke, bikaina boita.
Batura ekartze honek ez dio, alabaina, zahar-kutsurik kendu bertsio honi. Batura ekartzea ez baita grafia eta hitzen forma eguneratze soil bat. Alde horretatik, arrotz samar gerta dakieke irakurle gazteei, esango nuke, Berrondok erabilitako hainbat egitura, hitz-elkarketa eta aukera lexiko. Espezialistagoa beharko du, nik uste, irakurleak testu honekin gozatzeko. Alde horretatik, irakurle gazteei zuzendua bada edizio hau —ez dakit hala den—, horretan behintzat ez da asmatu. Aldiz, irakurle bereziagoentzat pentsatua izanez gero, egokiago litzateke antologiaren ordez, Berrondoren bertsioa osorik ateratzea.
Ahalegina egin nahi duenari ez zaio, ordea, damutuko. Hitzaurreak, esan bezala, merezi du. Behin Don Kixoteren ibileretan barneraturik, abentura polit bezain interesgarrain abiatzen gara, non pertsonaia guztien jokabideak zer pentsatu asko ematen digun, gauzak, mundua eta, azken finean, bizia bera ikusteko moduari buruz. Balorazio asko egin dira laugarren mendeurren honetan Kixoteren mezuari buruz. Denetarik irakur daiteke, gainera, baita astakeria galantik ere (izan baita Kixotea eta Miguel de Cervantes liberalismoarekin eta Bush-ekin lotu dituenik!). Nik ere neurea botako dut, bada, labur. Cervantesek Kixoteren bitartez mezu bat helarazten digu, nik uste, argi eta garbi: bizitzan, garrantzitsuena ez da jarritako helburuak lortzen diren ala ez, helburu horiek lortzen saiatze bera baizik.
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Jon Jimenez
Amaieratik hasi
Naia Torrealdai Mandaluniz
Amaia Alvarez Uria
Simulakro bat
Leire Ugadi
Ibon Egaña
Bigarren sexua
Simone de Beauvoir
Mikel Asurmendi
Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Maddi Galdos Areta
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Aiora Sampedro
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Asier Urkiza
Diesel
Bertol Arrieta
Nagore Fernandez
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark
Jon Jimenez
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Joxe Aldasoro
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Mikel Asurmendi
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena