kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Olatuak sutzen direnean / Haritz Larrañaga / Txalaparta, 2025

Surfa eta borroka Jon Jimenez / Gara, 2025-06-01

Eguzkirik gabe ez dago itzalik. Hasieratik bukaerara kontrastez eta kontraesanez beteriko eleberria dugu Haritz Larrañaga Altuna (Zarautz, 1976) “surflari ernegatuaren” estreinakoa, “Olatuak sutzen direnean” (Txalaparta, 2025). Bizipen pertsonaletan eta hark autoeditatutako “Zarauzko ametsen liburua” (2016) eta “Zarauzko amesgaiztoen liburua” (2019) lanetan oinarriturik, ia bortz hamarkada atzera eramanen gaitu, Zarautz hiri idiliko eta aburgesatuaren sabelazpia ezagutu dezagun. Horrela, 80ko eta 90eko hamarkadetako Zarauzko Barrio Txinon edo Bermudetako Triangeluan —sartzen zena ateratzen ez zelako— kondentsatuko dizkigu gerra zikina, heroina, barrikadak, hiesa, ZEN plana eta gazteen aurkako jazarpen etengabea, kale borroka, askapen eta langile borroka… Han baitziren, pilatuta, “drogazaleak, prostitutak, parrandazaleak, turistak, borrokalariak, erdaldunak, euskaldunak, aberaskumeak, burges txikiak, langileak eta langabetuak”.

Giro horretan hazi eta trebatuko dira Lizar eta Imanol anaiak, eta tribu eta talde ezberdinen artean kokatu beharko dute gazte-gaztetarik haien burua. Istorio kontalariak berezkoa duen ahozkotasunez azalduko zaizkigu bi pertsonaia nagusien bizitzak, baita Axun eta Joxe gurasoena, nola joanen diren aldentzen eta hurbiltzen: Lizar surflari “perukoaren” (“pijoa”) aurrean azalduko zaigu Imanol borrokalariaren engaiamendu politikoa. Hala, jazarpen polizialak bultzaturik, bide ezberdinetatik irtengo dira auzotik mundura eta mundutik auzora, olatuei jarraiki lehena eta sasietaraino eramanen duen bidetik bertzea. Narrazioaren abiadura eta estiloa bakoitzaren ibilbideari doituko zaio. Azkartasunez eta bizitasunez blaituko da Imanolena, bereziki azpimarragarria dela jendarmeengandik ihes egiten duten eszena. Lasaiagoak izanen dira Lizarren pasadizoak, lehen tuboa hartu zueneko esperientzia sasi mistikoa salbu.

Errepresioaren beldurragatik gure historiaren pasarterik ilun edo argitsuenak —zeinek begiratzen duen da gakoa— kontatzerik ez denean, autozentsura eta autofikzioaren artean hautatzera beharturik gaude gaurdaino. Horrela, “Olatuak sutzen direnean” eleberrian autofikzioa da nagusi eta, ezbairik gabe, autozentsura ere izan da idatzi aurretik eta ondoren ere, errealitatea hagitzetan fikzioa bera baino sinesgaitzagoa baita. Oraindik autofikzioak eta kakotxek salbatuko digutenez egia, Silvio Rodriguezen hitzez erran dezakegu liburu hau “abesti bat ematea eta aberria esatea” bezalakoa dela, eta “liburu bat, hitz bat, gerrilla bat” ematea bezalakoa, “maitasuna ematen den modu berean”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak