« Oro errana dago, baina ez nork bere orroz | Kaixo berriro, karis »
Kuntzak eta kerak / Sara Uribe-Etxeberria / Balea Zuria, 2025
Azalez eta izarez Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2025-10-04
Matrioska bat ireki, eta haren barruan beste bat; eta hura ireki, eta bala bat. Jostaria eta basatia da Uribe-Etxeberriaren estiloa, “Eztizko katana bat”. Iruditeria indartsua eta ederra konbinatzen ditu liburuak; erreferentzia klasikoez baliatzen da maiz (sinbolo unibertsalak eta mundu mailako erreferentziak), baina baditu erabat originalak diren zertzelada koloretsuak ere. Zalantzaz eta galderaz betetako poemak dira, idazleak fintasunez orekatzen dituenak: “ekilibrista / ez dadin barnerantz erori / norberaz busti”. Ahuldadearen eta goxotasunaren atzean dagoen trinkotasunaz hitz egiten du plano psikologikoan, eta aldi berean portaera sozialen gaineko begirada sakona dago; genero ezberdintasunek eragiten dituzten mugen inguruko keinuak ere ageri dira. Zelatatua izatearen ezerosotasuna da bere poematan maiz agertzen den konstanteetako bat, “Nire begiak ez diren” poeman edo “Pilotu automatikoa bihurgunean”-eko pasarte honetan bezala: “neguko zuhaitz adaxka biluziak / hatzaz seinalatzen zaituzten zelatariak zaizkizu / nonahi nolanahi / epaitzen zaituztenak”.
Egiturari dagokionez, “Kuntzak” eta “Kerak” izeneko bi kapitulutan banatuta daude poemak, modu orekatuan. Tximeletak xalabardoarekin ehizatzen dituenak nola, euskalki ezberdinetako hitz eta esamolde ederren bilaketan jardun du poetak eta dotoretasun horrek zeharkatzen du liburu osoa. Euskarazko hitzez gain, latinezko eta grezierazko terminoekiko maitasuna ere igertzen da. Hoskidetasunaren esplorazio interesgarria egiten du zenbait poematan eta zaporeak oso presente daude. Bestalde, ukimenetik abiatutako lotura sinestesiko ederrak harilkatzen ditu poema bat baino gehiagotan; azalak eta izarek aparteko garrantzia hartzen dute. 2024ko Donostia Kultura Sarietan bere lana izan zen saritua eta autore zumaiarrak honek badu nahikoa (u)mami…a.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi