« Samur eta adi | Hizkuntzaren kargak »
Manifestu filosofikoa / Agustin Arrieta Urtizberea / Alberdania, 2025
Balioen utopia Aritz Pardina Herrero / Argia, 2026-10-25
Etorkizuneko balizko eszenatoki batean, protagonista lirateke balio epistemikoak nahiz etiko-politikoak; ezagutza arloak lotuta leudeke, etengabeko hartu-eman orekatuan; atzean lukete filosofia, bidelagun eta galdera-egile nekaezin hori; eta ez legoke atrezzo hutsalik, ezagutzari lotutako itxurakeriarik edota iruzurrik.
Argazki horrek utopiatik asko duelako jakitun idatzi du Agustin Arrietak Manifestu filosofiko hau; edo, zehatzago esanda, inguruan hauteman dituen joera makurrek akuilatuta. Eman berri dugunaren aldean, errealista da autoreak taularatu duen eszena, ia etsigarria: muturreko erlatibismoa, merkatu-balioen agintea, gaizki ulertutako utilitarismoa, negazionismoaren hedapena, zabarkeria etiko-politikoa, azalekotasuna, hitzontzikeria… Testuinguru horretan, Arrietak filosofiari xede larria eman dio: balioak berreskuratzea, alajaina.
Liburu hau, oroz gain, baloreen aldarria da: egiaz hitz egiten jarraitzea ahalbidetuko diguten balioena, nahiz eta jakin zientzia ez dela ohiko usteak dioen bezain eremu ziurra; eta, jakina, balio etiko-politikoena. Izan ere, zientziak halabeharrez erreparatu behar lieke ezagutza hutsetik aldentzen diren kontuei, eta ziurtatu behar luke haren jardunak justizia, berdintasuna eta askatasuna bezalako baloreak zaintzen dituela. Helburu horri begira, filosofia, diziplina isolatua baino, iparra seinalatzen duen bidelaguna litzateke gainontzeko ezagutza-arloentzat.
Guztiz da desiragarria manifestu honek defendatzen duena, eta ondo erantzuten dio egungo testuinguruari. Dena den, utopikoegia suertatzen da tarteka, ez baitirudi gauzen noranzkoa aldatuko denik, ezta norbanakook nahikoa eraldaketa-indar dugunik ere. Autoreak berak erakutsitako argazki penagarriei erreparatuta, badirudi kausa galdu baten defentsan ari garela balioetara itzultzeaz dihardugunean, txikitik eragiteko aukera izanda ere. Nahiz eta Arrietaren tesiak zentzuzkoak eta ondo oinarrituak diren, zaila egiten da irudikatzea zehazki nola gauza litekeen tamaina horretako balioen berreskuratzea. Edonola ere, idazleak ez du zalantzarako aukerarik utzi: filosofiak funtsezko papera jokatuko luke balizko itzulera horretan.
Ezin bukatu aipatu gabe Arrietak sendo eutsi diola filosofiari buruz idatzi dituen beste liburuetan erakutsitako indargune nagusiari. Oraingoan ere, konplexutasunari uko egin gabe, modu ulergarri, irisgarri eta zirikatzailean plazaratu ditu hainbat auzi filosofiko, izan klasikoak —zoriontasuna, errealitatea eta fikzioaren arteko mugak; eta abar—, izan berriak —egia-ostea eta filosofiaren zeresana egungo hezkuntza-sisteman, besteak beste—. Hala, beste liburu esanguratsu bat gehitu dio filosofiaren hedapenak ardaztutako ibilbide literarioari.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza