kritiken hemeroteka

8.306 kritika

Mamu bat gure artean da / Maddi Galdos Areta

Argia / 2024, apirilak 21

'Airemortuak'
Gorka Salces Alcalde

Balea Zuria, 2024

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan, bada, ahaztutako izendapenak berreskuratzea edota berriak sortzea ezinbesteko zaigu: tartean, egungo liturgia eta gurtzak aipatzeko zein mugikorra askatu ezinaren [segi irakurtzen...]

Mundu zitalaren kontra, bi ahotsetan / Asier Urkiza

Berria / 2024, apirilak 21

'Mundu zitalaren kontra'
Lizar Begoña

Elkar, 2024

2022ko Igartza Saria irabazita, bere lehenengo eleberria kaleratu du Lizar Begoñak, Mundu zitalaren kontra izenburuaren pean. Tituluak ondo jasotzen du liburuaren izpiritua, bizitza kontrako eztarritik joan zaien eta haren kontra errebelatzen diren bi pertsonaien istorioa kontatzen baitu. Ezin laketuta dabiltza protagonistak, euren inguruarekin gozakaitz. Bizialdiko une erabakigarrian daude bata ala bestea, gainera. Bi arima erratu [segi irakurtzen...]


Urtzen doazen bizitzak / Nagore Fernandez

Berria / 2024, apirilak 21

'Izotz ura'
Lide Hernando Muñoz

Susa, 2023

Izotz ura du izenburua Lide Hernando musikariak Susa argitaletxean atera duen lehen nobelak. Saioa eta Mara dira nobelako protagonistak, bi musikari, zein baino zein ezberdinagoak: lehenengoak, taldean egiten du bere bidea, Euskal Herriarekin eta euskal gatazka deitzen dugun horrekin konprometituago; Marak, ordea, bere musika eta hitzak konpromiso politikoaren gainetik jarri, eta bestelako bide batetik dihardu, [segi irakurtzen...]

Munduaren asaldura / Paloma Rodriguez-Miñambres

El Diario Vasco / 2024, apirilak 20

'Airemortuak'
Gorka Salces Alcalde

Balea Zuria, 2024

Gorka Salcesek bere bigarren poema-liburua argitara eman du Balea Zurian. Sei urte igaro dira atera zuen aurreko liburutik. Datak aipatzea esanguratsua iruditzen zait egile berriek literatura-ekoizpenarekin jarraituko duten ala isilik geratuko diren jakiteko. Erran nahi da corpus literarioa sortze aldera obren handinahia eta maiztasuna lagun izan behar dituela idazleak. Salces historiagilea eta komunikabideetan aditua dela [segi irakurtzen...]


A-uuuuu! O-oooo! O-hartu, e-man e-ta zabal e-zazu / Mikel Asurmendi

blogak.eus / 2024, apirilak 16

'Ulu egiteko bolondres bila'
Harkaitz Cano

Susa, 2023

Iruzkina eta nire burua kokatu aldera (ez nauzue kolokatua horregatik) Ameriketako Estatu Batuetako Maine estatuarekin junta egiten duen Kanadako Quebec probintzian nago; Montreal hirian. Etxetik urrun, ordea, ez naiz izututa. Alaba, biloba eta errainaren alboan bainago. Artean, ez ditut otsoen uluak aditzen, baina Holdeneko basoetan ulu egiteko gertu dagoen bolondresa nauzue. Espezializatu egin behar dut [segi irakurtzen...]

Atzera begiratzearen beharraz / Irati Majuelo

Berria / 2024, apirilak 14

'Mesfida zaitez'
Bea Salaberri

Txalaparta, 2024

Mesfida zaitez, hala dio Bea Salaberriren azken argitalpenaren izenburuak. Mesfidantza, diskrezioa, klandestinitatea, bakardadea nagusi diren giroa ekarri du fikziora, eta, horien bidez, Euskal Herriko historian isilpean geratu diren pertsona, ekintza eta pentsamendu ugariri egin die leku eleberri honetan. Honenbestez, mesfidantza bai, baina haren gibelean loratzen diren elkartasuna, grina eta ausardia ere ikusarazten ditu idazleak. Euskal [segi irakurtzen...]

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak