« Oroimenaren beharrean | Atzera begiratzearen beharraz »
Transgresioa irakasgai / Bell Hooks (Amaia Apalauza) / Katakrak, 2023
Autorrealizazioa irakasgai Bestiak Liburutegia / Argia, 2024-04-14
Irakaskuntzan “aniztasuna” aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko zapalkuntzak ez betikotzeko tresnarik? Amaia Apalauza Ollok euskarara ekarri eta 2023an Katakrakek argitaratutako Transgresioa irakasgai liburuan, Bell Hooksek galdera horien eta beste hainbaten inguruan hausnarketa egiten du, saiakera eta elkarrizketak tartekatuta.
Hooksen haurtzaroan, Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza segregatua zenean, bere maistra guztiak beltzak ziren. Horrela izendatzen ez zuten arren, pedagogia iraultzaile antikolonialista garatzen zuten eta, testuinguru horretan, eskolara joatea plazera zen Hooksentzat. Arraza-integrazioarekin, ordea, ikastetxe zurietan eskolak borrokarako espazioa izateari utzi zion, eta aurreiritzi arrazistak sendotzeko eta obedientzia ikasteko leku bihurtu zen. Hezkuntzak kontrahegemonikoa izateari uko egin zion. Hauxe da liburuak iradokitzen duena: azaleko keinu progresistatik ihes egitea eta, horren ordez, pentsamendu kritiko sakon bat eraikitzea, funtsezkoa baita hezkuntza askatzailea eratzeko.
Hemen ere, askotan, aniztasunaren irudi polita sortzea izaten da helburua, baina ez da erraza erresistentziarako pedagogia askatzailea topatzea. Horretarako, Hooksek dioenez, irakasleek pedagogia konprometitua praktikatu beharko lukete. “Praxia” eskatzen du horrek, alegia, praktika eta hausnarketa aldi berean egitea klasean bertan zein klasetik kanpo. Baina, zoritxarrez, garai hartan eta oraindik ere, ez da irakasleak autorrealizatuak izatea eskatzen. Izan ere, hezkuntza sistemak oztopatu egiten du irakasleen autorrealizazioa.
Liburu hau eraldaketa sozialean aritzen den edozein pertsona edo kolektibori gomendatzen diogu. Guri, Bestiak liburutegiko kideoi behintzat, iruzkinak, asanbladak eta harremanak garatzeko gakoak eman dizkigute Hooksen hitzek. Animatzen zaituztegu pentsamendu kritiko liluragarria ezagutzera.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi