kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Manttalingo alaba / Mikel Etxaburu / Pamiela, 2024

Oroimenaren beharrean Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-04-13

Aurten aurkezten duen bosgarren olerki-liburuarekin osatzen doa Mikel Etxabururen ibilbide poetikoa. Pamielak plazaratuta, Ernestina Champourcin XXIII. Poesia Saria erdietsi zuen iaz. Idazle bizkaitarrak hirutan (“Saturrarango Larrosak”, “Geruzak” eta “Basa”) banatu arren, poema-sortari batasuna ematen dio hari nagusi batek: gerra zibilean eta ondorengo urteetan erailketa, espetxe- edo heriotza-zigorrak jasan zituzten hainbat emakumeren bizitzak ahanzturan ez lagatzea, hain zuzen, belaunaldi hartako lekukoak desagertzen ari direnean.

Pairatu zuten bidegabekeria salatu eta aintzatespena aitortzen die emakume haiei eta gure historiaren kapitulu gogoangarri bilakatzen dira poema hauetan, Etxaburuk haien sufrimendua eta duintasuna helarazten dituelarik. Alde batetik, gerraren gaineko hiztegia aukeratu du krudelkeria adierazteko: setioak, tiroak, goarnizioa, lubakiak, etsaiak. Horrekin batera, izen propioek aipamen lazgarriak dakartzate gogora, esaterako, Maravillas Lambertorenak. Liburuaren azken atalean, bereziki, tonu iluna gailentzen da.

Beste aldetik, garai hartako minari erantsi zitzaion isiltasun izugarria iradokitzen da, biktimen senideak egiaren ez ezik gorpuen zain ere egon baitziren urteetan zehar, demokrazia garaian hildakoen memoria eta aztarnak berreskuratu dituzten arte, jada gertatutakoaz hitz egiteko beldurra aienatu denean. Poemetan hori antzematen dugu bizitza —gorputza— eta heriotzaren —gorpuak, hilotzak— arteko kontrajarpenean.

Nahiz eta irudi batzuen errepikapenak —ametsak, otoitz egitea, itsasoa— irakurleari nekagarri begitandu ahal zaizkion, gerra zibileko emakumeen aldeko ereserki honek hunkidura eragiten du Etxaburuk mirespenetik ondu baititu olerkiak, berriro ahaztuak izango ez direlakoan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak