kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Patrizioak eta plebeioak / Kepa Altonaga / Pamiela, 2025

Hizkuntzarekin bueltaka Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2025-10-25

Kepa Altonagak idatzi dituen saiakeretan euskal kultura eta hizkuntzarekiko atxikimendu handia adierazi du. Aurten zortzigarrena kaleratu du genero horretan. Euskararen prosaren gaineko hausnarketa aurkezten digu, non haren jatorria eta garapena aztertzen dituen modu kritikoan, “ohiko autokonplazentzia” zokoratu nahian. Gaia ez da erabat berri bere ekoizpenean 2015eko “Back to Leizarraga” obran ere azaldu zelako.

Idazleak erakusten du ezagutza oparoa eta bere ikuspuntua eratzen doa tonu dialogikoaren bitartez, izan ere, Altonagak badaki gaiari nola heldu. Hartara, zorroztasun intelektualaren eta irisgarritasunaren arteko oreka bilatzen du. Liburuaren izenburua euskal literaturaren tradizio eta maila ezberdinei buruzko metafora iradokitzen da, euskarazko corpus literarioaren eraikuntzan kultuaren (patrizioak) eta herrikoiaren (plebeioak) arteko dikotomia ezartzen duelarik.

Sei kapitulutan honakoak jorratzen ditu gogoetaka: Peñaflorida kondearen antzerki lan bat, Axular maisua, Juan Antonio Mogel “Peru Abarka” eta Bixenta Mogel “Ipui onak” obrak, eta azken hiruetan XX.eko Euskal Pizkundearen eta jesuiten eragina euskararen eredu kultu baten saiakeran. Ondorio nagusia dugu prosa homologagarri bat bilatzearen aldarrikapen sutsua, eta horretarako, bi osagai aipatzen ditu Altonagak; lehenik, idazle klasikoek (Axular, Leizarraga) ireki zuten bidetik segitzea defenditzen du; bigarrenik, XX. mendeko purismoaren hondarrak alboratu beharra.

Ezin da ukatu gure hizkuntzaren etorkizunaren inguruko kezkak eta konpromisoak mugitzen dutela egilea, diglosia eta gaur egungo kulturaren gainbehera tartean. Bere ideiak kezka sakon horretan oinarrituta, argudio eta erreferentzia kultural ugari modu sendoan ematen ditu euskararen benetako egoeraren argitan.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak