« Hizkuntzarekin bueltaka | Erailko dutenaren literatura »
Akabo / Laura Mintegi / Txalaparta, 2025
Maitasun izoztua izozkailuan Joxe Aldasoro / Deia, 2025-10-25
Gustura irakurri dut labetik atera berri den, inprenta usaina dariola, Laura Mintegiren Akabo (Txalaparta, 2025). Hildako bat lehenengo orrialdean, eta ez da beltza; edo, pasarte eta egoera beltzak izan arren, ez du zerikusirik thriller batekin. Hasten den une berarekin bukatzen da. Tartean, berrehun eta berrogeita hamabi orrialde, itogarria ez den tentsioz josia; patxadarako, hausnarketarako eta barre egiteko aukera ematen duena. Atal motzak. Kontakizuna bi denbora lerrotan banatuta: lehenengoa, oraina eta, oraingo jokabidea azaltzen duena, bigarrena. Atentzio gehien eman didana, erailketaren zergatia azken unera arte ez jakitea izan da. Kosta egiten da ulertzea, gainera, hasieran zergatik akabatu duen batak bestea. Oso ongi estali du idazleak tentsio ildo hori. Norberak erabakiko ditu arrazoiak zilegi diren, nola jokatuko zukeen eta abarrak.
Ez da hilketa, ordea, liburuaren garrantzitsuena. Hiltzailea, lehenengoan ez bada, bigarren orrialdean nor den argi esaten dizulako Laura Mintegik. Ez da, ezta ere, hilketa estaltzeko Sheenak egiten dituenak garrantzitsuena, nahiz eta kontakizuna josteko balio duten. Bada, garrantzitsuena zer den galdetuko didazu, balizko irakurle. Ezer ez, eta dena. Maitasuna, bikote harremana da eleberriko bi protagonista nagusiak lotzen dituena. Beraz, harremanaren gorabeherak espazio handia hartzen du istorioan. Gai unibertsala, betikoa, ohikoa. Ados. Baina, harremanaren berezitasuna, originala egiten duena, Sheenaren eta Manuren ofizioetatik dator.
Bikote harremanetan gizona eta emakumezkoa (normatiboak biak) nola kokatzen diren da, nire ustez, kontakizunaren mamia. Aipatu nahi nuke, azken aldi honetan, nire eskutan erortzen diren liburuetan errepikatzen den patroi nagusia, oraingoan ere agertzen duela Laura Mintegik: gizonezkoa analfabeto emozionala, itxia, tenkorra, mendeku zalea, koldarra da, atzetik doana beti. Emakumezkoa, aldiz: argia, arriskatu egiten dena, ulerkorra, sufritzen duena, saiatua, enpatikoa. Ez dakit horrelakoak diren gauzak, baina ezin ukatu horrela daudela, arrakasta duten idazleak irakurriz gero. Ze egingo diogu, bada? Gutxienez, Manu den bezalakoa da hasi eta bukaeraraino, edo behin okertuta, ez dago tarterik azken momentuko epifania, salbazio edo erredentziorako. Motza dena, motza da, bukaeraraino. Ados.
Dokumentazio lan garrantzitsua egin da lan honetan. Informatikaren inguruan zer edo zer ikasi dut nik behintzat. Hizkuntza gutxituen ingurukoek tarte zabala hartzen dute. Iritzi abaniko zabala agertzen da gaiaren inguruan, Eskoziako gaelikoa, espainola, katalanera eta euskararen ingurukoak aipatuz. Hizkuntzen inguruan ari garenean, elkarrizketetan ateratzen diren eztabaidagaiak islatu ditu idazleak: eztabaida politiko eta akademikotan zein herritarren artekoetan. Zergatik atxikitzen gara hizkuntza batera, ama hizkuntza izan ala ez; hizkuntza gutxituak oztopo ala aberastasuna diren. Orain arte inori entzun edo irakurri ez diodan metafora edo konparazio bat egiten du idazleak. Lan nekeza, euskararen kasuan, zerekin ez ote dute konparatu gure hizkuntza? Ez bilatu erantzun borobilik. Beno, zuk ikusi, nik ez dut aurkitu.
Ez nuke bukatu nahi gaur egun gutxi erabiltzen eta irakurlea aspertzen omen duten deskribapenen inguruan hitz egin gabe. Deskripzio fisikoaz gain, mahai gainean jartzen dituzte gaurkotasunezko hainbat gai, eta niri inoiz erakarri ez nauen herrialdea ezagutzeko gogoa piztu dit.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui