kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Fikziraultzaileak / Kamikaz Kolektiboa / Susa / EHAZE, 2025

Satira botereari aurre egiteko Nagore Fernandez / Berria, 2026-05-31

Bi antzezlanek osatzen dute Kamikaz Kolektiboak Susa argitaletxearen Ganbila bilduman argitaratutako Fikziraultzaileak liburua: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta Renata izenekoek. Eta, egia esan, apur bat kamikazeak izan dira Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias autoreak oraingo honetan ere. Izan ere, bi antzezlanak izenburu berak biltzen ditu, ondo aukeratutako izenburuak esango nuke, hori baita bien atzean dagoen muina: egungo gizarteari, indarrean diren ideologiei eta sistemei kritika zorrotza egitea, baina fikzioaren bitartez eta fikzioa motibo izanda.

Nola gauzatu dute proposamen bakoitza? Bada, lehenengoak identitate ereduen eraikuntza asimetriko eta zentzugabea egiten du ikusgarri, bizitza errealera ez ezik, fikziora, sorkuntzara ere heltzen den dominazio maskulinoa kritikatzen baita. Horretarako, abilezia handiz, laugarren paretarekin apurtu, eta plano narratiboak nahastuta testuratu dituzte. Protagonistak ere hala dabiltza, orain fikzioaren planoan orain “errealitatea” kontsidera dezakegunean, plano intradiegetikotik estradiegetikora saltoka. Edozein delarik ere zapaltzen duten mundua, ordea, errealitatea bat bera dela erakutsiko diote irakurle/entzuleari: ideologia heteropatriarkalak agintzen du guztietan, eta, ondorioz, emakumea bigarren mailan geratzen da beti.

Bigarrenak, Renata izenekoak, bestelako molde eta lengoaia batera garamatza: esparru distopikora. Etorkizunekoa dirudien mundu horretan gizartea produktibitatearen gurpilean katigatuta errepresentatzen zaigu, beste garai bateko kode kulturalak —euren artean, literatura— ahazteraino. Hala ere, irakurleak esfortzu handi barik dindonismoa kapitalismoarekin lotuko du; era berean, irakurleak, esfortzu handi barik hori ere, dindonismoa-ren patetikotasuna kapitalismoaren patetikotasunarekin lotuko du. Nago distopiak, kasu honetan, balizko etorkizun batera begira baino, inguratzen gaituen errealitatera begira jarriko gaituela: errealitateari begiratzeko ispilu deformatu bat luzatuko digu, baina distantzia horrek, alegia, desitxuratuta dagoen islak erakutsiko digu ondoen zenbaterainokoa izan daitekeen indarrean den sistemaren zentzugabekeria. Paradoxikoa dirudien arren, horixe da antzezlanak lortzen duen efektuetako bat, liburuari zentzua eta indarra ematen diona.

Eta esfortzu handi barik diot, bai bigarren konposizioan bai lehenengoan autoreek hautatu dituzten baliabide erretorikoek horretara eramango gaituztelako. Kritika zorrotza bildu dute bi kasuetan, baina ez dira konposizio serioak, tristeak, ezta ere erregistro formalari dagozkionak; jolasa dute oinarrian, satira: fikzioaren planoak iraultzen dituzte, gizartearen parodia eraikitzen dute, hizkuntzarekin berarekin ere jolasten dute ironia eta sarkasmoa baliatuta. Hain zuzen ere, horren esplizitua eta denotatiboa ez izateak lortzen du diskurtso analitikoago batek eragiten ez duen hurbiltasuna. Dario Fok esan zuen bezala, azken finean, ez al da, bada, satira boterearen aurkako armarik eraginkorrena?

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak