kritiken hemeroteka

8.832 kritika

« |

Poesia kaiera / Juan Gelman (Bego Montorio) / Susa, 2026

Hau da gertatu zaidana Peru Iparragirre / Berria, 2026-11-29

Juan Gelmanen poemetan kaleko eta barneko ahotsak, erbestekoak, iraultzarenak eta maitasunarenak nahasten dira. Bilaketa eta lanketa etengabean ezinbestean trabatutako poeta, kazetaria, aita, militantea… izan zen, iraultzaile derrotatua, trabatua bezain tematua. Obsesioari tiraka idazten zuela zioen, eta pasarte batzuk arreak izan arren, badira eguzki beteko argia ematen dutenak ere, dena bere horretan islatzen dutenak. 2007ko elkarrizketa batean hala ziotson Javier Rodriguezi: “Poetak, irakurlearentzat idazten badu, iruzur egiten dio. Baita bere buruari ere. Hala dio batek: ilun dago hau, baina hau da gertatu zitzaidana”.

Buenos Airesen 1930ean jaioa, gaztetatik lotu zitzaion literatura eta jardun politikoari, eta biak elkartzen zituen El Pan Duro (Ogi gogorra) taldean aritu zen. Kazetari gisa ere jardun zuen hainbat hedabidetan, bizitza osoan zehar jorratuko zuen zereginean. Argentinako garai politiko gogorretan izan zen militante, besteak beste FAR gerrillan, eta Montoneroen prentsa arduradun ere aritu zen gero. Videlaren diktadura indarrez ezartzerako begitan hartua zuten, beste milaka eta milaka militante eta herritarrekin egin bezala, beharbada, torturatu eta desagerrarazteko. Gelman ez zuten bere etxean topatu, baina bertan zeuden Nora alaba, Marcelo semea eta haurdun zegoen Maria Claudia erraina bahitu zituzten militarrek 1976an. Erbestean, diktaduraren salaketa nazioartean zabaltzeko lanetan jardun zuen, eta ez zen sekula erabat Argentinara itzuli.

Gurean 1991tik dugu Gelman joan-etorrian: Joxerra Egiluzek itzulitako poema bat agertu zen urte hartan Susa aldizkarian; Koldo Izagirrek beste bat ekarri zuen 2004an; bederatzi poema Kevin Herediak Berrian 2007an; eta 2014an, poetaren heriotzaren berriarekin batera, haren azken poema ekarri zuen Asier Sarasolak: “Eskeleto arpilatu, laster/ ez da izango begiei traba egingo dien apetarik./ Unibertso biluziari eutsiko diozu”. Orain, Susaren Munduko Poesia Kaieren parnasoan du lekua, Bego Montorioren itzulpen ederrean.

Obra poetiko zabala da Gelmanena, hamarkada luzeetako lanaren emaitza, jolasari eta hitzari emana eta eguneroko bizimoduaren xehetasunei, beren konplexutasun eta indar, ateak parez pare zabaltzen dizkiena. Poesiaren boterea aitortu arren, ordea, hark bere kabuz mundurik alda ezin dezakeela argi adierazten du behin baino gehiagotan: “‘poema honekin ez duzu boterea hartuko’ dio/ ‘bertso hauekin ez duzu Iraultza egingo’ dio/ ‘ezta milaka bertsorekin ere ez duzu Iraultza egingo’ dio/ mahaira jarri eta idazten du”.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Juan Gelman

Peru Iparragirre

Mila hilekoren erreka
Alaine Agirre

Jon Martin-Etxebeste

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Mikel Asurmendi

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak