kritiken hemeroteka

8.819 kritika

« | »

Ipuinak eta antzezlanak / Lourdes Iriondo / Aztarna, 2025

Lamiak, deabrua, jauntxoak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2026-11-08

Lourdes Iriondo 1937an jaio zen Donostian eta 2005ean hil zen Urnietan (Gipuzkoa). Xabier Leteren bikotekidea izan zen eta Ez dok amairu taldearen partaide. Horraino denontzat ezagunak izan daitezkeen datuak. Baina gehiago dago esateko Lourdes Iriondoren inguruan. Aingeruak nola kantatzen zuen, Juan Kruz Igerabideren hitzetan, eta bihotzeko gaitz bat izan zuen. Bere jendaurreko jarduera apaltzen joan zen 1970eko hamarkadan, baina orduan hasi zen haurrentzat —eta haurrekin— idazten: tradiziotik edan eta gaurkotasuneko gaiak jorratzen zituzten antzezlanak eta ipuinak.

Lorea Jainagari eta Alex Gurrutxagari esker, bi liburutan ditugu bilduta egun. Batetik, ipuinak: Hego-haizearen ipuinak, Asto baten malura, Mateo Txistu, Maripetralin lamina, Lotara joateko ipuinak eta Ortzadarra. Bestetik, antzezlanak: Martin arotza eta jaun deabrua, Sendagile maltzurra, Buruntza azpian, Txorien baratzea eta Fabrika berria. Hori guztia Aztarna argitaletxearekin egin da, eta Maite Gurrutxagaren ilustrazioak daude bertan.

Datu bat azpimarratu nahiko nuke: 2025ean egin da lehen aldiz Lourdes Iriondoren idazlanen bilduma. Bera hil eta 20 urtera. Lanok idatzi eta 50 urte ingurura. Euskal literaturan berredizioak oso ezohikoak izaten dira. Liburuek oso gutxi irauten dute merkatuan, Durangotik Durangora, gehienez jota. Bestalde, emakume baten lana da, eta horrek esan nahi du filtro bikoitza pasatu beharko duela onarpen zigilua lortu ahal izateko. Adibidez, Xabier Leteren ospea handiagoa da eta lehenago berreskuratu da bere lana. Beste genero kontuek ere badute zer esanik afera honetan. Izan ere, Letek (helduentzako) poesia —eta bertsoak— sortzen zituen; Iriondok, ordea, haurrentzako ipuinak eta antzezlanak.

Baina esan ditzadan bi hitz edukiari buruz, amaitu aurretik. Ipuinetan asko gustatu zait ahozko literaturaren oihartzunak eta ipuin tradizionalen kosmologia aurkitzea, (zehazki, euskal mitologiako izakiak eta haien inguruko kontakizunak berritzea). Antzezlanetan berriz, garaiko kezkak eta gatazka sozialen islak interesatu zaizkit gehien. Hori bai, egilearen balio sistemaren aztarnek zipriztindutako eta haurren kodearen arabera apailatutako istorioak direla kontuan izan behar da irakurtzen hasi aurretik.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak