« Dakigun hori: osotara jakingabea eta besteren-ezina | Lamiak, deabrua, jauntxoak »
Ezezagunak trenean... irakurtzen / Miren Billelabeitia / Consonni, 2026
Bidaiatzen duten irakurleak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2026-11-07
Miren Billelabeitiak 2023an saiakerako Euskadi Literatura eskuratu zuenetik buru belarri aritu da; iaz, ‘Eguna hasteko olerkiak’ eta aurten, ‘Ezezagunak trenean… irakurtzen’. Aipaturiko obrek badute oinarri komuna: irakurketa eta harekiko gozamena.
Egileak, irakurle porrokatuak, tren eta metroan irakurle gutxi ikusten dituela onartu arren, lehen trenean irakurtzea goi mailakoen pribilegioa zela gogorarazten digu, langileek eta nekazariek ez baitzuten irakurtzen. Hala, abiapuntu interesgarria planteatzen du: “inork ez du irakurtzen” ohiko kexari erantzutea sermoirik edo nostalgiarik gabe, urtebeteko behaketaren bitartez.
Liburuak 3 atal ditu (Nasan, Bidaian, Azken hitza), bigarrena luzeena izanik. Hain zuzen, 2025eko ekainetik 2026ko ekainera autobusez, metroz eta trenez, Mungiatik Barakaldora eta Urdaibaiko itsasadarretik Billelabeitiak zenbat irakurle dauden bagoietan eta zer irakurtzen duten apuntatzeaz gain, bidaiari bakanekin hizketan dihardu. Horrekin batera, bere irakurketen aipuak txertatzen ditu egunerokoan, paisaiaz, familiaren memoriaz eta berak dinamizatzen dituen irakurketa taldeez hausnarrean.
Unerik onenak ezezagunekiko topaketak begitandu zaizkit, esaterako, García Márquezen azala erakutsi eta “oso ona” esaten dion neska, Billelabeitiak ezer galdetu baino lehen; nobelan murgilduta egoteagatik zegokion geltokian jaitsi ez zen emakumea. Horrelakoetan liburuak berotasuna eta umorea ditu. Halaber, Urdaibaiko tarteek ere oso ondo funtzionatzen dute, non poesia eta padura naturaltasunez uztartzen diren.
Egituran ausart jokatu du, sarrera ugarik data eta orduz jositako aipu-segida huts bilakatzeko arriskua baitzuten. Haatik, idazleak begirada zolia darabil eta erritmoari tinko eusten daki, gure jakin-mina eta kidetasuna modu atseginean pizten dituelarik, beti adi liburuen eta irakurleen arteko bidaia oparoari.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi