« Lamiak, deabrua, jauntxoak | Labanaren ahoa »
Dakigun hori / Garazi Arrula Ruiz / Txalaparta, 2026
Alderantzira Nagore Fernandez / Berria, 2026-11-08
Kontraformaren teknikak alderantzira funtzionatzen du; azken produktua eraikitzeko alderdi negatiboari erreparatzen dio. Hala, irudi batek uzten duen hutsunea irudikatzen da, eta zuloz eta tartez osatutako silueta hori euskarri bati ainguratzen zaionean, bien enkontruak utzitako aztarnak protagonista den irudia erreproduzitzen du. Ez dio, hortaz, irudiari edo protagonistari zuzenean begietara begiratzen, baizik eta hark utzitako arrastoari, hark okupatutako espazioari. Halaxe dihardu Garazi Arrulak ere Txalapartan argitaratu berri duen Dakigun hori kronika fikzionatuan. Idoia izeneko protagonistaren bizitza eta komunitate sektario batekin dituen harreman txatalak berreraikitzen dizkigu orriz orri, baina ez haren hitzak zuzenean bilduta, ezpada haren inguruak dakienari, eta batez ere, ez dakienari tiraka. Hala ere, obraren deskribapena gai zentral bakar horretara mugatzea gehiegi sinplifikatzea dela iruditzen zait. Autoreak, Idoiaren bizitzari buruz ari delakoan, agerian jartzen dizkigu gizarteko beste hainbat arazo eta botere-asimetria: “Funtzionamendu sektarioaren abantailetako bat da, hain zuzen, ez dela beharrezkoa maisua beti presente egotea; taldeak oihartzun betekizuna du, eta behin diskurtsoa barneratuta, behin fedea bereganatuta, presioa kideen barrenetik bertatik dator”. Hori irakurrita, nori ez datorkio burura sistema heteropatriarkalaren irudikapena? Edo edozein erlijio sinesmenek aldarrikatzen dutena? Edo edozein alderdi politikok bilatzen duena? Edo, are, laguntasunaren hartu-emanek dakartena?
Hitz jokoa eta kolpe antitetikoa izenburutik bertatik iragartzen zaigu: dakigun hori baita, hain zuzen ere, ez dakiguna, eta hala ere, ahotan darabilguna. Eta pluralean dihardu Arrulak aniztasunak zeharkatzen baitu nobela hasi eta buka: askotariko ahotsak biltzen dira orriz orri, eta askotariko erregistroak ere aurkituko ditu irakurleak. Hala, Idoiaren bizitza berreraikitzea bera, tematikoki ez eze, materialki ere gauzatzen da liburuan; testu zati plural horiek desordenatuta eta tantaka apailatuta ageri direnez, formak berak ere detektibe baten antzera jardutera gonbidatu nau hainbatetan. Dudarik ez dago desordenatuta aurkeztutako horiek ez direla ausaz aukeratu, ondo pentsatutako arkitektura bat dagoela obraren logikaren azpian, eta iruditzen zait horrek ematen diola ahots propioa nobelari, bai eta, teknikoki, konplexutasuna ere.
“Lagun batek irakurri zuen testua, eta zera esan zidan: ‘Norbaitek liburua Garazi Arrularen literatura irakurtzeko asmoz hartzen badu, ez du lortuko’”. Horixe zehazten digu autoreak Amaia Jimenezek Berrian egin dion erreportajean, eta aitortu behar dut neuri ere berdin gertatu zaidala. Genero laburragoen oso zalea naizen honek Arrularen ipuinei darien zehaztasuna, iradokitzeko indarra, eta batez ere, dimentsio figuratiboak hartzen duen protagonismoa espero nituen; beste zerbait aurkitu dut, ordea. Sinesten dut luzeago jardutea eta, ondorioz, bestela aritzea idazlearen helburuetako bat ere izan zitekeela, eta hala izan bada, ondo bete duela egitekoa. Baina ezin uka Garazi Arrula ipuingilea faltan izan dudala.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi