Gari errearen urrina / Fertxu Izquierdo / Pamiela, 2026
Berriro ereiteko Maddi Galdos Areta / Argia, 2026-11-22
Uztak bildu ostean geratzen ziren zurtoin eta hondakinak erretzeko ohitura omen zen lehen, izurriteak kontrolatu eta ongarria sortu asmoz, berriro ere hutsetik hasteko. Usain horri eutsi eta “erretako soroetan garia berriro ereiteko garaia” dela iritzita argitaratu du Fertxu Izquierdok (Iruñea, 1975) bere hirugarren poema-bilduma: Gari errearen urrina. Hona hemen jaso duguna: 35 poema ondu ditu iruindarrak.
Olerkiak bi ataletan antolatuta daude. Lehen atala, basurde zurien zain izendatutakoa, hamabortzetik zerorainoko atzera kontaketa da, lehertzeraino heltzeko asmoa agertzen duena. Bigarrenak, gari errearen urrina atalak, zenbaki erromatarren segida du goiburu eta, hutsik ezean, I.etik VXII.era doa. Aipatutako basurde zuriei orein urdinak batzen zaizkie, eta kiskalitako galondoei lur bustiaren usaina, mandarinarena, gasolina eta gomarena, pneumatiko erreena.
Galsoroak galsoro, bilduma honetan hiriak badu zeresanik. Labirinto diruditenak, Osaka eta Berlin, etorbide bilakatutako bisaiak eta bidegurutze diren esku ahurrak, Leningrado edo San Petersburgo, bonbardatutako eraikinak Gazan. Azken honen harira, Hamalau (solairu) poema poesiaren zentzu zein izatearen inguruko gogoetatzat har genezake; izan ere, sor al daiteke poemarik basakeriaren erdian? “Maitasun olerkiek galtzen dutela zentzua / galtzen dutela edertasuna / edertasuna bonbardatu dutelako neskato baten / begietan”. Munduan zeharreko auziok bildu ditu Izquierdok, eta bilbatu egin ditu barnerakoiagotzat har genitzakeenekin, oroimenarekin eta intimitatearekin lotura handiagoa dutenekin, alegia.
Poemak askotarikoak diren arren, hizki larririk ez da bilduma osoan, puntuazio marken urritasunak erritmoa bizkortzen du sarri, eta olerki asko kasik ikusgarritik ere baduten eszena izatetik gertu dira. Halaber, atentzioa ematen dute zehar-marrek hartutakoak (olerkiaren hutsa ikusarazten duenak) eta telegrama itxuradunak.
Poemok girotzen dituzten aipuen artean, bereziki aipagarri dira abestiak: besteak beste, Battiato, Ibil bedi, Doctor Deseo eta The Baboom Show taldeek osatzen dute bildumaren soinu banda, kode baten bidez irakurleak eskura dezakeena.
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Maddi Galdos Areta
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Asier Urkiza
Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien
Nagore Fernandez
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez