« Arituz kontsolidatzen da adituaren espiritu kritikoa | Hau da gertatu zaidana »
Mila hilekoren erreka / Alaine Agirre / Elkar, 2026
Katebegi betaurrekoduna Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2026-11-28
Etxeberria sendiko lau belaunalditako emakumeen bizipenak txirikordatu ditu Agirrek: Abizenaren hautua ez da kasualitatea, babestuko dituen etxe baten bilaketan dabiltza eleberriko lau protagonistak; maitasuna, autonomia eta memoria dira liburuaren ardatzak. Klase sozialak zaintzaren kalitatearekin duen harremanean aztarka dabil autorea eta gizarteko desoreken isla da liburua. Amatasunaren ohiko kontzeptua deseraiki eta definizio zabalago baten alde egiten du eleberriak, ez da genetikara eta zaintzara mugatzen. Gurasoen eta haurren arteko antzekotasunak genetikan bilatzen tematzen da jendartea, baina beldurrak eta gabeziak ere igarotzen dira belaunaldi batetik hurrengora.
Lanaren egitura nahiko konplexua da. Lau belaunalditan barrena nabigatzen du, XIX. mendean hasita gaur egunera arte. Abiapuntua Kontxa Etxeberria da, Astigarragan umezurztegi bat eraiki zuen emakumea. Berak biologikoki haurrik erditu ez zuen arren, haur askoren erreferente bihurtu zen. Haren alaba da Mirari, haur zela abandonatu zuten eta Kontxa bihurtu zen haren gotorleku. Atxikimenduko desorden horren ondorioz, oskol bat garatu zuen eta bere alaba Kontxarekiko urruntasuna eragin zion. Hain zuzen ere, alaba hori hirugarren katebegia: Kontxa hau ere, Bostonen finkatu ostean Shelly izena bereganatuko duena. Alaba hau fisikoki eta emozionalki urrundu zen amarengandik, eta hein batean hurrengo katebegiari trasmititu dio distantzia afektibo hori, baita autonomia intelektuala ere. Oroitz da, azken katebegia; hasierako Kontxaren birbiloba. Kazetaria da eta aurreko belaunaldien isiltasunak eta zauriak jaso eta transmititzeko erronkari helduko dio. Berak oroitzen du bere sendiko minen genealogia. Ohi bezala, beraz, minak leku garrantzitsua betetzen du Agirreren eleberrian, baina zauriak sendatzeko aukerari erreparatzen dio, bereziki.
Poesia kaiera
Juan Gelman
Peru Iparragirre
Mila hilekoren erreka
Alaine Agirre
Jon Martin-Etxebeste
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Mikel Asurmendi
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Maddi Galdos Areta
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Asier Urkiza
Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien
Nagore Fernandez
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres