« Ni nintzen (ere) hizkuntzalari | Aire freskoa »
Akabo / Laura Mintegi / Txalaparta, 2025
Lotura afektiboak eta pozoia Amaia Alvarez Uria / Argia, 2025-11-02
Desira eta desioa ez dira gauza bera, bizkor argitzen digu Akabo nobelako protagonistak: “Ez dio galdetu desiraz, grina fisikoaz. Desioaz galdetu dio, bizitzaren motorraz, aurrera egiteko bultzatzen duen gogoaz”. Horren ondorioz, maiz bulkadaka jokatuko du protagonistak, bere bikotekide barnerakoi eta gogoetatsuarekin kontrastean. Bere bikotekidea hiltzea, ordea, pentsatu ondoren erabakitakoa izango da.
Eleberri laburren joera garaikideari itzuri egiten dion lana ondu du Laura Mintegik bere aurreko eleberri kaleratutik ia 20 urtera. 350 orri pasa dituen arren, kapitulu laburretan aurrera aise egingo du irakurleak, tartekatutako bi planoetan barna. Izan ere, Sheenak Manu hil duela kontatuko zaigu hasieran eta, batetik, hortik aurrerakoak aletuko zaizkigu; bestetik, harreman horren berri emango zaigu racconto edo atzerako salto luze baten bidez.
Nobela beltza dela esan daiteke, baina ez dago detektiberik, ezta whodunnit prozesurik ere —nobela poliziakoetan hiltzailea nor den ikertzeko prozesua—, hiltzailea izango baita protagonista, eta bere bikotekidea zergatik hil duen argituko zaigu orriz orri. Agatha Christiek bere eleberrietan hiltzen zituen bere bizitzan hil nahiko lituzkeenak: medikua, apaiza, dendaria… Mintegik bizitzaren ataka batean andrazko batek gizonezko bat nola hiltzen duen kontatuko digu. Akabo gizona, eta akabo arazoa.
Hala ere, harremanak dira aztergai nagusia, Mintegiren obran zeharreko leitmotiv-a: “Inkomunikazioa kontu sakonagoa da solasaldi eza edo isilunea baino, pentsatu du Sheenak. Inkomunikazioa ere bada kideetako batek solaskide izateari uko egitea, eta mintzatzeko ahaleginik ez egitea. Inkomunikazioa da aurpegiratze etengabea eta gaitzezpenen katea izatea elkarrizketa bakarra”.
Gizon-emakumeak eta hizkuntzak elkarrekin bizi dira. Hizkuntza (edo pertsona) gutxituak, hizkuntzen (pertsonen) arteko (botere) harremanak eta hizkuntzekiko (pertsonekiko) atxikimenduari buruz jarduten dute pertsonaiek. Bikotekideen arteko afektibitatea, hizkuntzen artekoak, pertsona eta hizkuntzen artekoak: “Lengoaia hitzarmen sozial baten emaitza da, eta hitzarmen horretan botere harremanak ez dira inozoak. (…) komunitate batek erabiltzen duen hizkuntzak gutasuna eratzen du, zerbaiten kide izatearen sentimendua”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi