kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Zaldi bat / Maddi Ane Txoperena / Txalaparta, 2026

Thriller bat 147 poematan Joxe Aldasoro / Deia, 2026-04-11

Aitortuko dut irakurketa uztekotan egon nintzela lehenengo atala, “Intro” izendaturikoa, irakurri eta berrirakurritakoan. Gogoan dut Espainiako literatura erakutsi zidatenean, irakasleak aipatzen zuela egon zela garai bat, mugimendu bat edo dena delakoa, edertasuna zailtasunean aurkitzen zuena. Zenbat eta zailagoa idazteko, zenbat eta zailagoa ulertzeko, hitz kultuak erabiliz, sintaxia bihurrikari bilakatuz eta izena ezagutzen ez ditudan teknika literarioak erabiliz, esaldi eternoak kasu, irakurtzen ari zarenaren hirukoitzak, orduan eta hobea kontsideratzen zutela olerkia edo eleberria. Amparo, Jone, Emilio, argazkiak, sasi-garbitzeko makina, kotxeekin duen denbora-pasa, ulertu ez dudan narratzailea, Whatsapp taldea, Lasarteko autobia, alfonbra, Miren, haserreak, ezinikusiak, langile aldarrikapenak, sindikatua, tabakoa… hiru orrialdetan. Amua, imajinatu nahi dut, niretzako uxatzailea.

Heriotza batek bizitasuna eman ohi dio kontakizunari, autopsia detaileek are morbo gehiago, droga desberdinek eragindako bihotz geldialdia, gorpuak egunak daramatza hilda, herri ezagunean. Oraingoan bai, amua irentsi dut. Nekropsiarena. Hirugarren urratsa: Zaldi bat, eleberriaren izenburua ere badena: zazpi lerro. Zer da hau? Soilik dakit zaldia ez dela zaldia. Ez dela zaldia soilik. Hortik aurrerakoak, norberaren interpretazioaren arabera.

Markel, Noa eta narratzailea. Eta zaldia, noski. Maitasuna alabarekiko, edo semearekiko. Bikotearekiko. Kontzilizazioa: lana, haurra, bikotea, norberaren burua. Lan zaharrak, gizon berriak ernatzen, ernatu nahian. Betiko amatasunarekin lehia, norberaren emakumetasuna epaile zorrotzena. Unairen itzala. Unairen etengabeko presentzia. Egindakoaren inguruko hausnarketa. Balio ote du zerbaitetarako. Ez egindakoarenak bezainbeste. Gorpuzkeren aldaketak, txarrerako, noski. Itxi egiten diren harreman irekiak. Arrastoak iraun, ordea. Heriotza: zer da. Badakigu, baina ez egotea baino zerbait gehiago da, hildako batzuk, gurean dirautelako. Biziak baino presenteago, pisutsuago, materialago. Kointzidentzia harrigarria: nik ere pentsatu dut nire ingurukoek zer eginen duten ni hiltzen naizenean. Hortik aurrera, ezin zalditik jaitsi.

Herri bateko tabema baten mus partidak. Poza garaileek, tristura galtzaileek. Hain zuzen ere, irakasle bati ez, idazle bati irakurri nion idazteko modu modemoa zela istorioa kartetan bezala idaztea, kartak nahastu eta ateratzen diren segidan irakurleari aurkeztea. Bejondeiela. Pozik, ni. Herriaren zorren bat ordaindu nahian edo, Lesakaren historia garaikidearen inguruko datuak industrializazioa eta desindustrializazioarenak ondoren. Markel, Noa, Miren eta Unai, eta zaldia lotzen dituen istorio-historiarekin zerikusi handirik ez duena. Kontakizunean zehar ez delako ezer aipatzen. Gehi apunte kulturala, Lesakan bakarrik ematen den ospakizun baten harira, epifaniaren mugan.

Nobel saridun baten aztamak sumatu ditut idazkeran. Zerbait aurkitutakoan sentitzen duzun poza zapuztua idazleak berak eskerren atalean argitzen baitu misterioa eta merituz husturik utzi nire aurkikuntza. Bukatzen ez den bukaera. Bonus track eta guzti. Hori bai, “Intro” atalean deskribatutako egoeraren jarraipena aurkitu ezinda kontakizun osoan. Zerbait galdu dut. Ez dut zerbait harrapatu. Idazlea jostari bestela. Zentzurik gabeko pasartea ala zentzu gutxiko irakurlea.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak