« Misteriorik ez | Angel(a) »
Zainetatik zilarra / Nahia Intxausti / Pamiela, 2026
Bizian preziatua Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2026-04-18
Nola sentitzen da minbiziari buruzko diagnostiko bat jaso duen pertsona? Nola egiten dio aurre sendatze-prozesuari? Zalantzak, amorrua, beldurra… Sentimendu multzo horren gainean dihardu Nahia Intxaustik 2025ean Ernestina Champourcin Saria lortu zuen poema-liburu honetan.
Intxaustik bizi-arku bat osatzen duten hiru mugimendutan egituratu du lana. “Bular sastakatuak” atalak diagnostikoaren agerpen bortitza ekartzen du gogora orratz eta begirada klinikoen bidez gorputzaren zulaketaz, sinboliko eta literalaz, hausnartzeko. “Zilar zainak” atalean arrotz bihurtzen den gorputzaren paradoxa dago. “Betileak hazi” izenekoak errekuperazioaren garai geldoaren berri ematen du.
Intxaustik aukeratu duen erregistroa ezaugarririk deigarrienetakoa dugu. Ospitaleko objektu zehatzak agertzen dira – orratzak, ilaran dauden eskularruak, husten ari den plastikozko poltsa zilarreztatua -, baita gorputz gaixoaren keinu ohikoenak ere – zorabioa, hotza, goragalea, erortzen eta berriro hazten den ilea -. Zehaztasun lexiko horretan gaitzaren hizkuntza eufemistikoa eta lirismo jasoa baztertzen ditu egileak. Emaitza ahots poetiko sendoa da, gorputza erdigunean kokatu eta bertatik hitz egiten duena, bere deserosotasun eta arroztasuna agerian.
Tonua espero zitekeena baino latzagoa eta ironikoagoa da, auhenik ez. Horren adibide, “Zuen baimena I” olerkia, non Intxaustik zehaztasun kirurgikoz desmuntatzen dituen gaixo dagoen emakumearen aginduak: gaixotasuna makillatu, eraldatutako gorputza onartu, ez da mingotsa agertu behar, ezin ditu seme-alabak zaindu eta, gainera, irribarrez, besteentzako ikuskizuna balitz bezala.
Liburu honek eskatzen du baztertu ohi dugunari aurrez aurre begira diezaiogula, gorputz gaixoari, legezko amorruari, inguratzen gaituztenen baldartasunari, berreraikitzen denaren geldotasunari, alegia. Bizian zer den preziatua topatzeko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi