kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Harakinen alaba / Yurre Ugarte / Elkar, 2026

Misteriorik ez Irati Majuelo / Berria, 2026-04-12

Idazlea, gidoilaria eta film zuzendaria da Yurre Ugarte, narrazioez gain, nobela grafikoak, komikiak zein album ilustratuak idatzi dituena. Irudiak presente dituen idazlea dela esatea dagokigu, akaso, kontakizunak eraikitzerakoan eszenaz eszena bisualizatzen dituela, bestela.

Hala gertatzen da behintzat bere azken eleberrian. Hain zuzen ere, idazlearen antzerako soslaia dauka istorioaren protagonistak, Alex Garmendia gidoigileak. Hura ere izen bereko kontakizuna idazten ari da, bere bizitzan oinarrituta. Izan ere, streaming plataformetarako gidoiak idaztetik bizi den arren, gurasoen heriotzak bere bizitzari beste ikuspuntu batetik begiratzera bultzatu du: familiako baserrira bueltatu, bikotekidearen etxetik alde egin, lana bazter utzi.

Idazkera argi, bizi eta aberatsa du Ugartek. Azkar batean igarotzen dira lehenengo kapituluak: eraildako prostituta bat, true crime telesailak idazten dituen gidoilari parea, saldu ezin den familiako etxea, bikote harreman baten amaiera… Abiadura eta gorputza, biak batera hartzen ditu eleberriak orri gutxitan. Gorputz hori gero eta gehiago korapilatzen da, ordea, kapituluro ia bide berriak irekitzen baitira. Azpitrama ugariak biderkatzen dira istorio nagusia zein den lausotzeraino: bigarren prostituta baten hilketa, sorkuntza lanaren ajeak, gaztetako lagunak eta ikus-entzunezkoen munduan sartzeko lehen urratsak, maitasunerako ezintasuna, eta abar.

Aurrera egin ahala, erritmoa moteltzen hasten da apurka, batez ere, fokua Alexen gurasoengan jartzean. Badirudi, hortaz, hil berri diren gurasoekin izandako harremanera jo nahi duela istorio zentralak. Aita Jabier, eta ama Elenaren iraganak pisu erabatekoa hartzen du, batik bat erantzunik gabe geratu diren galderek: nor zen nire ama? Konplexutasun handiko pertsonaiak dira, bigarren mailakoak izan arren, interesgarriak.

Besteak beste, Agatha Christieren irakurle sutsua zen Alexen ama, eta, haren antzera, irakurleak misterioa deskubritzea zailtzen duten pista faltsuak (red herring edo sardinzahar gorriak) maite ditu narratzaileak. Lorratz faltsuen interesa, baina, amaieran eragiten duten sorpresan datza. Geruza askoko nobela idatzi du Ugartek, horretan ez da zalantzarik, baina irakurlea despistera bideratuta, krimen batekin hasi, idazle baten bizi-krisiarekin segi, eta ondoren familiako harremanetara jotzen duen istorioak, tarte batez tentsioari eutsi arren, ez dakar saririk bukaeran. Hari mutur gehiegi, eta misteriorik ez.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak