kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Gari errearen urrina / Fertxu Izquierdo / Pamiela, 2026

Amorrua elikatuz eta musikaren doinuan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2026-05-09

Fertxu Izquierdok poeta, narratzaile eta kultur eragileak, poema-liburu berria eman du argitara, non gelako intimitatea eta barrikadaren oihartzuna uztartzen dituen. Alde batetik, kutsu erotikoa duten poemek irakurlea eszenatoki intimoan kokatzen dute (portzelana-biluztasuna). Beste aldetik, herri kontzientziara igaro eta gerra zibileko familia-memorian, George Floyden heriotzan, Palestinan, gentrifikazioan, besteak beste, jartzen du arreta sutan dagoen munduari men egiteko asmoz. Trantsizio horretan ni eta gu poemetan bizi dira, bikoteak eta kolektiboak sintaxi afektibo bera partekatzen dutelarik.

Lehen zatian poemak zenbaki arabigoz azaltzen dira atzerako kontaketan (15etik 0ra) egungo egoera larria lehertzear dagoela salatzeko. Bigarren zatian, zenbaki erromatarrak (I.etik XVII.ra), erritmo pausatuagoa izanik. Horrez gain, olerkietan intertestualitate anitza islatzen da, bereziki, musikaren arloan. Tremenda Jauria, Ruper Ordorika, Franco Battiato (hirutan), Billy Bragg, Mala Rodriguez egileek laguntzen diote hats poetikoa kausitzen.

Formalki, irudi material eta sentsorialek —gasolinaren usaina, gomazko kea, oin biluziak—, ainguratzen dituzte Izquierdoren begirada kritikoa eta gogoeta. Zenbaitetan ere, espazio tipografikoa bihurritzeko aukera aprobetxatzen du, esaterako, “Bederatzi” poeman barra-zeiharren bitartez zatitzen dituen bertsoek interferentzia-seinalea mimetizatzen dute estualdiaren adierazle gisa.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak