« Zehaztasun txikienetatik | Galaxiaren indar zentripetua »
Terraza debekatua / Fatima Mernissi (Edurne Lazkano Ibarbia) / Erein, 2025
Haremaren egunerokoa Amaia Alvarez Uria / Argia, 2026-05-10
Haurtzaroaren amaieran kokatzen dira nobela asko. Protagonistaren ahotsari jarraiki, lekuko gara haur izateari nola uzten dion nerabezaroan sartzeko. Oraingoan ordea, harem batean bizi da bera. Liburuaren egileak harema aipatzen zuenean Mendebaldean, ikus-entzuleek irriño batekin erantzuten zioten. Keinu horrek haserretu egiten zuen harema bertako emakumeentzat kartzela zelako eta ez plazeren paradisua. Nondik begiratzen den, hortxe dago koska.
Fatima Mernissi-k 1994an Dreams of trespass plazaratu zuen eta iaz Edurne Lazkanok euskaratu zuen Erein eta Igelaren eskutik Literatura unibertsalaren bildumarako: Terraza debekatua. Haremeko neskato baten istorioak. Guk liburu honen gaztelaniazko bertsioa ezagutu genuen lehenik: Sueños en el umbral.
Aipatutako izenburuetan ametsak, baimenik gabe sartu, terraza, debekatua, ataria agertzen dira. Berbok gidatuta, 8-9 urteko neskato batek bere bi amonen haremen berri emango digu, bata hirian dago eta bestea mendialdean, batean ezin dira etxetik irten eta bestean bai; baina bietan daude emakumeek bete beharreko arau hertsatzaileak.
22 kapitulutan haremaren mugak eta aukerak ezagutuko ditugu, bertako botere dinamikekin batera kanpoko munduaren oihartzunak ere izango dira, kolonoen artekoak, mundu gerra eta estatubatuarren bisita, edo garaiko musikari edo zinema izarrek ekarritako modak.
Hitzek duten botereaz jabetuko da hasieratik Fatima txikia. Izan ere, bere izebak kontatzen dituen ipuinak edo bere lehengusinak jokatzen dituen antzezlanak izango dira bere arimarentzako elikagaiak. Mila gau eta bat gehiago liburuko printzesak eta historia hurbileko feminista arabiarrak izango dira haren erreferenteak, etorkizunean emakume aske eta sortzaile izateko.
Biboteak eta bularrak da hemeretzigarren kapitulua; neska-mutilak gizon eta emakume bihurtzen ari diren seinale fisikoak. Horren harira, unibertso femeninoaren ateak zabalduko dizkigu eta desira-begiradak, ilea eta azala zaintzeko edertasun-formulak edo hammam-a aurkeztuko dizkigu.
Zapalkuntzaz hitz egingo digu eta horren ondoriozko hema-z, tristuraz. Baina baita zoriontasunaz eta hori lortzeko behar denaz: isiltasuna, edertasuna eta hanan-a, samurtasuna. Hauxe da bere amaren aholkuetako bat: “Oihu eta protesta egiten ikasi behar duzu, oinez eta hizketan ikasi duzun bezalaxe“.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez