kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zaldi bat / Maddi Ane Txoperena / Txalaparta, 2026

Gorputza zut, burua zuzen Maialen Sobrino Lopez / Gara, 2026-05-03

Liburua ekarri du argitara Maddi Ane Txoperena Iribarrenek, ilunetik ekarri ere. Teloi beltzak tarteko, pasarte motzak, mikropasarteak kasik, eta luzeagoak kateatzen ditu obra ezin sentsorialagoan. Doluak zeharkatzen du kontakizuna: “Hil zinenez geroztik ene parte bat hil egin da. Heriotza partziala”. Partziala da, halaber, ikusarazten dena. Iduri du narrazioak izan ordez kartak direla orri artean daudenak eta irakurleari dagokiola interpretatzea musean edo tarotean ari den. Hasteko, zaldi bat da protagonista… ala ez?

Liburua esku artean izan orduko, edizio berrituari esker, azalak ukimena aktibatzen du, eta zaldiaren irudiak begirada ertzetara eramanarazten digu. Hala barneratzen gara irakurraldian, zentzumenak ernai: “Bi izakiren usainek homogeneizatzera jotzen dute elkarren ondoan denbora aunitz pasatzen dutenean. Baserritarrek euren azienden gorotzena hartzen dute, adibidez”. Kontrara, ordea, bi izakiotatik bat falta delarik, eusten zaio elkarrekin eraikitako usainari? Are, noiz arte oroitzen ahal dira usainak?

Bereziki interesgarria iruditu zait heriotza digitalari eskainitako tartea: “Zure kontaktua bilatu dut sakelako telefonoan, desesperatuki. Galdua neukan, baina azken elkarrizketen oroitzapenetatik tiraka aurkitu dut. (…) Zure ahotsa bizirik dago audio mezuetan, oraindik”. Garai batean abeslarien ahotsa zen ahanzturatik salbatzen zen bakarrenetakoa; liburuan, aldiz, hildakoen audio mezuak ditu pertsonaiak. Ez daki xuxen horiekin zer egin behar duen, bortz urte pasatuta, ez ditu zabortegi digitaletara bota, eta botikin emozionalaren rola hartu dute: eskura ditu, baina muturreko egoeretan erabiltzeko soil-soilik. Haritik tiraka, garaiotako zalantzak plazaratzen ditu egileak: zilegi da hildakoen intimitatea urratzea edo identitatea ordeztea? Ala arduragabekeria hutsa hildakoen ondare digitala ez kudeatzea? Epeak ere ezarrita ageri zaizkio pertsonaiari eta bat-batean ohartzen da hetsi diotela dolu digitala: “Bertze norbaiten irudia dago orain profilean”.

Mitologian zaldiek gidari lana izan dute; zabar laburbiltzeko, espiritualtasuna eta mesfidantza piztu dituzte aldi berean, eta gure historiaurretik hasita folkloreraino ugari dira zaldi, zaldun eta zaldikoak. Narrazioa halatsu idatzita dago, kontentzioa eta intuizioa nahasten dituen idazkera guztiz askean. Egileak kartak banatu ditu irakurleak kalibratu dezan aitzina egiteko egia erdiak edo laurdenak behar dituen, ebatzi dezan kartetan ageri zaionak iraganera edo etorkizunera katapultatzen duten edo hitzei protagonismoa kendu behar dien keinu, begirada eta hutsuneetan erantzunak aurkitzeko. Kartak mahai gainean paratzea zer da: partidaren akabera iragartzea ala hasiera berri baten beharra aitortzea?

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak