« Gauaren zaintzailea eta irudimen-ebaslea | Cowgirl boten ostean »
Harakinen alaba / Yurre Ugarte / Elkar, 2026
Berraldatzen Joxe Aldasoro / Deia, 2026-05-23
Yurre Ugarteren Harakinaren alaba (Elkar, 2026) irakurtzean txirristaren irudia etorri zait burura. Jaisten abiaduran hasi eta halako batean, bukatu da. Sentsazio asko, onak bidaia laburrean eta deskribatzeko ez oso errazak. Gidoilaria da protagonista, narratzailea, lehen pertsonan. Telesaila baten idazketarekin trabatuta dago. Ez zaio inspirazioa etortzen. Prostituta baten hilketaren ingurukoa. Mudantzan ere baduelako burua. Lan taldea dei diezaiokeguna ere badu narratzaileak, lagun bat eta ekoizle bat. Eleberriaren adar bat.
Inspirazio gabe barne eraldaketak xurgatzen dizkiolako indar guztiak. “Horrekin batera, beste zer hauek onartu nahian nabil: nire pixa tanta uhartuen kiratsa, baginako fluxu itsatsia, kotoi zikinezko tira ipurtzuloan”. Serio hartu du protagonistak azal berritzearena. Infernuraino jaisteko serio demonio saiatu. Ondoren, erabakiak hartu. Zuloan zaudela, beherago ezin joan. Soilik hobekuntzarako tartea. Ateratzea lortzen baduzu, noski.
Mitologia. Mitologia klasiko asko, hasieran. Gero desagertu egiten da. Euphorion izaki hegalduna, hegan egin nahian hil egiten dena. Halako gurutze-bidean sartuta dago protagonista. Idazten, sortzen jarraitu etekin ekonomikoa irizpide hartuta, edo benetako nian oinarrituta, norberaren benetako behar, nahi eta izaeratik. Zalantza filosofiko sakonak sekulako erritmo eta bizitasunarekin kontatuta. Ekintza edo akzio filosofia deituko diot. Hausnartu egiten. Hausnartu ez egiten, baina egiten duenean bezain bizi.
Gorroto ditudan idazle piloaren aipamenak. Artistenak. Horrela egin behar dela diote aditu eta arituek. Adituek dioten bezala bikote harremanetan bakoitzak bere espazio eta denborak izan behar dituela. Horretan ere badabil protagonista. Bikotearekin bizitzeari utzi dio, harremana izoztu dela iritzita. Berriz ere benetakotasunaren bila. Familia hazteko gune. Ziurtasun material eta afektiboa. Zilborrestea mozteko hamaika korte. Onak, txarrak eta erdipurdikoak. Protagonistaren hitzetan norabidea eta iragana seinalatzen. Zilborrestea ez dela inoiz mozten, kate ere izan daitekeela, alegia.
Gurasoak pandemian hilda. Denbora tarte laburrean, bata bestearen atzetik. Ezin agurtu gainera. Dueloa. Gurasoekiko harremanaren azterketa bizirik zeudela, gaixotu zirenean. Gaixotu eta zaintzaren benetako arrazoiaz ikertzen. Berriz ere benetakotasuna. Denbora galdu izanaren sentsazioa. Zainketa erredentzio modua ote. Zergatik zaintzen zituen protagonistak gurasoak: altruismoa, gurasoekiko betebeharraz, maitasunez. Nork nori egiten dio mesede handiagoa: zaintzaileak gaixoari ala gaixoak zaintzaileari. Pertsonen azken borondatea. Hiltzear dagoenaren azken orduko iritzi aldaketa.
Paperezko arraintzarrak. Eleberri beltzetan idazleak txertatzen omen dituen pista faltsuak irakurlea nahastu eta hiltzailea nor den asma ez dezan. Ez dago halakorik Yurre Ugarteren lanean. Bai protagonistaren bizitzan. Kendu nahi ditu, ezabatu bizitzan izan dituen arraintzarrak. Arriskatu nahi du. Arriskuak bertigoa dakar. Beldurra. Adrenalina aldi berean. Atal laburretan idatzitako lana. Jauziak denboran eta espazioan. Familia, bikote eta lanaren bidez hamaika lekutara eraman nauena. Bizipen pila eta benetakoa, autentikoa, norberaren baitan bilatzen duena.
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez