« Anti-heroi heroikoak | Edozein astelehen igandetzeko »
Barne zerbitzuak / Katixa Agirre / Elkar, 2025
Gerrako andre-espioiak: pelikula baterako oharrak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2026-07-05
Paperjale.eus plataformara jo behar da liburu honi egin zaion lehen kritika irakurri ahal izateko (Alexek abenduan egin ziona). Izan ere, Kritiken hemerotekan, irakurtzen ari zaren honen aurretik, kritika hau ixterakoan, kritika bakarra dago, Maialen Sobrinok Gara-n maiatzaren 17an egindakoa. Zer gertatu da Durangoko Azokan aurkeztu zen liburu honek ohiko agerkarietan kritikarik ez jasotzeko abendutik maiatzera arte? Eleberri historikoak uda girorako dira? Beste galdera batzuk ere bururatu zaizkigu, baina bide horretatik jarraitu beharrean nahiago izan dugu liburu honetan murgiltzea.
Nobela historikoek nobelatik eta historikotik dute. Hau da, historian gertatu ziren zenbait kontu ekarri dituzte eta fikzioarekin osatzen dituzte. Katixa Agirrek Barne zerbitzuak nobelan 1937tik 1943ra bitartean aktibo egon zen Araba sarea-ri buruz hitz egin digu. Bertan hogei partaide inguruk jardun zuten erresistentzia antifrankista eta euskal espioi lanetan.
Liburu honetan ordea, sare horren muina ziren lau emakumeak eta gizon bat dira protagonistak: Itziar Mujika (donostiar kapelagilea), Bittori Etxeberria (Elizondoko mugalaria), Delia Lauroba (arropa garbitzaile donostiarra), Tere Verdes (Bilboko inprenta eta liburu dendako arduraduna) eta Luis Álava (murgiar ingeniaria zelulosa fabrikan).
Eleberria in media res hasiko da; polizia frankistak eta alemaniar soldaduek Parisko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan sare horri buruzko txostena aurkitu zutenean. Hortik gutxira atxilotuko dituzte bost lagunak eta preso sartuko dituzte. Baina aurkikuntza horren aurretik gertatu zenaren berri emango digu ahots narratiboak lehenik: sarea nola sortu zen eta zertan ibili zen kontatuko digu atxiloketetara ailegatu baino lehen.
Fikzioari begira esan dezakegu pelikula bat izango balitz bezala planteatuko dela kontaketa. Narratzaileak, idazleak bezala, ikus-entzunezkoak, komunikazioa eta zinema ondo ezagutzen ditu eta gertaeren segida pelikula baterako gidoi gisa antolatuko du. Hiru aktotan egituratuko du eleberria eta zeharka ahozko ipuin kontalaria sumatuko dugu informazioaren gradazioan, formula eta errepikapenetan, pertsonaien karakterizazioan. Hurbildu eta ikus-entzun emakume hauek egin zutena gure historiako garai ilun horietan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro