kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Barne zerbitzuak / Katixa Agirre / Elkar, 2025

Espioiak oinez, arriskuz, izerdiz, irrikaz Maialen Sobrino Lopez / Gara, 2026-05-17

Pelikula bat, thriller bat izanen balitz bezala kontatzen du Katixa Agirrek nola hedatu zen Euskal Herri luze eta zabalean emakume euskaldunek osatutako espioitza sare oparo bat eta zein izan zen historiari egin zion ekarpena. Egitura klasikoa eman dio narrazioari: hiru akto eta gibel solasa. Denboran jauzika eramaten du irakurlea, ulertu dezan nola ailegatu diren pertsonaiak hasmentan aurkezten den eszenara: “Historiako lehenengo Eusko Jaurlaritzatik geratzen dena hau da orain: jauregitxo abandonatu bat, haga biluziak, Gestapoko botek zapaltzen duten pasabide bat, eta polizia espainol bat amorru itsuz, anbizio kamutsez betea, merituak egitea ahalbidetuko dion edozeren bila”.

Trama aletu aitzin, irakurlea interpelatzen da: “Noiz egiten da pertsona bat gaiztoa? Noiz bihurtzen da pertsona bat on? Norberak erabaki dezakeen kontua da hori, edo behin betiko marka horrekin jaiotzen gara eta ezin dugu borratu, saiatuta ere?”; Slavenka Drakulic idazlea, Hagako epaiketetako lekukotzen inguruko bere liburuan, Balkanetan hainbertze izugarrikeria egin zituzten gerra kriminalak parez pare dituelarik hasten da pentsatzen nola ailegatu ziren hain gizon arruntak halakoak egitera, nola eraikitzen den hurkoarekiko gorrotoa eta zergatik gailentzen den isiltasuna gero. Ondorioztatzen du botereak eramaten dituela horretara, eta sistemak berak ezartzen dituela botere harreman horiek. Katixa Agirrek, ordea, irakurlea bustiarazi nahi du: “Ba al dakigu zein albotan kokatuko ginatekeen gu, ikusle inozook, zein den gure jaiotzetiko marka, ez badugu inoiz barne-barnetik bizi izan gizateriak pairatutako gerrarik handiena?”.

Liburua kaleratu zen garaitsuan estreinatu zen “Karmele” Zinemaldian, Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua” obra oinarri duena. Testuinguru berberean daude girotuta —“Aintzanek bost urte ditu eta bere bigarren gerra ari da sufritzen”— eta Eresoinka ageri da bietan, gerra kulturalaren ikur. Bitxia da, gerra hori, gaur egun, pantailetan ematen baita hein handi batean. Hori da, preseski, liburuaren aldarrietako bat, iruditeria kolektiboa eraiki egin behar dela, kanpotik eginen dutelako bertzenaz. Zinema aretoetatik telebistara eta telebistatik plataformetara, geroz eta agudoago, bide eraginkorrak aurkitzen ditu historiak zinema elikatzeko, zinema bera historia den arte: “Gutta cavat lapidem, non vi, sed saepe cadendo”.

Eleberri honetan Alava sareak badu bere egia eta “horrela gertatuko da gorputz garaituek, begi nekatuek, esku dardartiek eta letra beltzek beren magia egingo dutela”. Irakurtzeko motiborik falta duenak oroitu beza garai ezin aproposagoa dugula memoriaren haria sendotzeko: “Hiztegiak aldrebesten ditu gerrak, beste guztia aldrebesten duen bezala”.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak