kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Airemortuak / Gorka Salces Alcalde / Balea Zuria, 2024

Mamu bat gure artean da Maddi Galdos Areta / Argia, 2024-04-21

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan, bada, ahaztutako izendapenak berreskuratzea edota berriak sortzea ezinbesteko zaigu: tartean, egungo liturgia eta gurtzak aipatzeko zein mugikorra askatu ezinaren ondoriozko lepo eta hatz deformatuak bataiatzeko. Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) berrelikadura harremanean diren munduaren eta gizakiaren aldaketez mintzo zaigu plazaratu berri duen eta bere ibilbideko bigarrena den Airemortuak (Balea Zuria, 2024) olerki bilduman, datorrena izendatzeko itxaropenaren eta mesfidantzaren hitzezko sintesitzat har genezakeena.

Poemak lau ataletan sailkatuta daude: Baby blues, Udaminaren logalea, Etziko enbatak eta Overbooking, eta bilduma ixten duen epitafio bat ere topa genezake. Oro har, aieruak mamitu eta gure artean diren mamuak seinalatuta, etorkizunak ekar dezakeenari begiratzen dio ni poetikoak, horretarako, belaunaldi arteko alde eta harremanei, estratu geologikoei zein giza-aztarnari eta antsiolitiko bidez naretutako arrangurei erreparatuta. Horrekin guztiarekin, indibidualtasunari eta hurkoa zein ingurunearekiko dugun arduragabetasunari loturiko ikuspegi kritiko eta zorrotza ondu du Salcesek poemotan, naturaren suntsipena, turistifikazioa, teknologiarekiko mendekotasuna eta bestetzuk hizpide izaki, eta kezka pertsonalak —semeari begira sortzen zaizkionak kasu— kolektiboekin bilbatuta: “Frakaso hutsa naiz gara / zarete / animalia sozial bezala “.

Aipatu oro egiteko bildumari batasuna ere ematen dion iruditegi naroa ondu du portugaletetarrak, besteak beste, naturak berariazko dituen fenomenoak, elementu zinematografikoak, erlijio kutsudunak eta teknologiak zeharkatutako bizimodu garaikideari loturikoak uztartuta. Azpimarragarri dira, halaber, memoria lagun eite narratiboa duten poemak, etorkizun ziurgabeari aurre egiteko atzera begiratzen dutenak. Galdutakoak laudatzeak, ordea, ez gaitu dugunetik salbuesten. Tentsio horretan dira, bada, Salcesen poemak: “Hainbeste denbora itzultzeko zain / eta ez ditut errekonozitzen / itsaso tranpati honek / nire azalean jalkitako kristalak”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak