kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Simulakro bat / Leire Ugadi / Elkar, 2025

Gure artean naiz Ibon Egaña / Deia, 2025-05-31

Gabriel Aresti hil zela berrogeita hamar betetzen diren urte honetan, poeta bilbotarrari omen egiten dion poema batekin zabaldu du Leire Ugadik bere opera prima: Simulakro bat liburua. Asmo adierazpena poemak hauexek ditu amaierako bertso-lerroak: “baina ni ez naiz harrizkoa eta / ezinbestean / mailuak forjatzen nabil paperean”. Sarrerako horren ondotik datozen poemetan, harritu nauen indar eta ikuspegi batetik lotzen ditu Ugadik niaren eta gizartearen arteko tentsioak, eta bereziki estimatu dut poema horiek hartzen duten izaera kolektiboa. Gizartearen mandatuek seinalatuta, interpelatuta, ni bat nola itxuratzen den gogoetatzen duten poemak aurkitu ditut tarteka, hausnartzen dutenak banakoaren indibidualtasunaren mugei buruz, isolamenduaren eta besteekin izan beharrari buruz: “ez nuen egiarik esan / zuek gezurra / esan zenidaten arte”. Edertasun-mandatuak, lanaren eta aisiaren obligazioa, zapalkuntza eta desjabetzea, buru-osasuna… horiek eta beste batzuk dira poeta urduñarraren gogoeta-gai zenbait poematan, eta nahiz eta errazegia litzatekeen hemen poesia sozialaren etiketa berreskuratzea —Arestiren erreferentzia tarteko—, nago indibiduoa eta gizartea elkarrekiko tentsioan irakurtze horretan badagoela ni poetikoa gainditu eta testuaren izaera politikoa azpimarratzeko bide interesgarri bat liburu honetan. Nitasuna beti gutasun bati, eta modu problematikoan, lotuta dagoela iradokitzen digute zenbait bertso-lerrok: “ni gure artean naiz”.

Bost atalez osatutako poemategian, dena den, askotariko gaiak eta motiboak garatu ditu Ugadik. Hasierako eta amaierako kapituluetan azpimarratzen da gehienik poesiaren dimentsio sozial edo kolektiboa, eta erdiko poemetan tarte zabalagoa hartzen du niaren eta zu-aren arteko dialektikak, maitasunaren gaiak, zentzu zabalean. Liburu osoan zehar gertatzen den bezala, hemen ere paradoxa da poema askoren motorra, kontrako ideien arteko tentsioa eta lehia horretatik sortzen den efektu poetikoa. Hala, presentziaren eta absentziaren arteko dialektikari etekina ateratzen dio Ugadik, maitasunarekin lotutako emozio askoren anbibalentzia eta konplexutasunaz hausnartuz: “gera zaitez beti, badaezpada”, “ez dut zure falta bilatzen / zure faltak aurkitzen nau ezustean / gaitzustez / eta nahita”, “horrela ez da / benetan besarkatzen / horrela ez // baina bihar berriz saia zaitez”. Iragankorraren eta iraunkorraren arteko talka, zurruntasun eta malgutasunaren artekoa, prosaikoaren eta poetikoaren artekoa, ezagutza eta ez-ezagutzaren artekoa, horiek eta gehiago dira maitasunaz hitz egiteko poetak hautatutako bideak. Beharbada ez dute poema kolektiboagoen freskotasunik, irakurle honentzat bederen, baina badute indarrik, sarritan amaierarako gordetzen duten azken harridura-kolpeak lagunduta.

“Mailuak forjatzen nabil paperean” egiten du aldarri Ugadik, eta liburuan zehar etengabe ikusten dugu forjarekin bezala lehengai duen hizkuntzarekin lanean dabilen poeta bat. Zaintzen du musikaltasuna, bertso-laburretan oinarritutako erritmo bizia, tarteka errimaz lagundua. Hizkuntzaren posibilitateei begira dago idazlea, eta hitzen polisemia esploratzen du (“mina” hitzarena), behartu egiten du hizkuntza, forma berriak esanarazi arte (“maite gaitut”), hoskidetasunak bilatzen ditu, istripuzkoak diruditen antzekotasunak esploratu, eta hizkuntzari mintzarazi. Batzuetan aurkikuntza ederrak datoz hizkuntzaren esplorazio horretatik, baina ez beti. Hitz-joko eta hoskidetasunek batzuetan kale itsuetara ere eramaten dituzte zenbait poema, tamalez, baita liburua behar baino gehiago zamatu ere, irakurle honen gusturako. Baina, oroz gain, indarrez tokia eskatuz datorren ahots bat sumatu dut Simulakro bat honetan, Leire Ugadirena.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak