« Gure artean naiz | Usainen oroimena »
Urrats galduen hotsa / Luis Garde / Pamiela, 2024
Isiltasuneranzko bidaia Jose Luis Padron / Bilbao, 2025-06
Luis Gardek (Iruñea, 1961) bere aurreko poema-liburua 2017an kaleratu zuen, Barbaroak baratzean (Balea Zuria), eta horren ondotik bi eleberri luze argitaratu ditu. Urrats galduen hotsa (Pamiela, 2024) liburuarekin berriro itzuli da poesiara, eta orain Literatur Kritika saria jaso du.
Poetak beti dabiltza hitzen bila eta irudien bila eta, hor nonbait, landa eremuan agertzen direlarik jartzen dira hagitz bukoliko, hagitz idealista, murgildu ohi dira kontenplazio horretan, badute halako joera bat.
Luis Gardek bere burua nahiko urbanitatzat jotzen du, eta bere hipotesi txikia da poeta guztiak direla hagitz hiritarrak, izan ere, eta poemetako batean aipatzen du, hiriak asmatzen du landa, eta landari buruz daukaten/daukagun begiespen hori eta irudi hori beti izan ohi da oso idealizatua, eta bukolikoa, eta finean, izugarri kaletarra. Horregatik galdetu dio bere buruari: “nik egunero ikusten dudan jende horrek, gizon eta emakume horiek, nola bizi dute benetan landa eremua?”
Urrats galduen hotsa liburuko pertsonaia poetiko hori, narratzaile edo ahots poetiko hori murgildu egiten da landa munduko lan horietan, ez bakarrik paisaia eta ingurua begiratzeko, baizik eta ikusten dituen lan horien partaide izateko.
Ezin da ukatu poetaren begirada dela, baina idealizaziotik ihes egiten du, eta ez poeta bera, ezta gu geu ere irakurle modura, inor ez badago ere liburuan kontatzen diren pasarteetan azaltzen diren turista horietako baten antzera ibiltzetik libre, protagonista jolasten da idealizazio horren kontra. Poetak ez, baina gure etxetik kanpo guztiok gara guiriak.
Poetak, poema-liburuan zehar, baserri inguruko lanetan diharduen bitartean, errekuperatu nahi ditu galdutako asko: memoria, identitatea, alabarekin harremana, belaunaldien arteko transmisio gero eta zailagoa, leku bat, urtaroei lotutako errituak, bizimodu desberdina ere… eta beti-beti besteen minean begiak jartzea.
Urrats galduen hotsa liburua den komunikazio saio horretan, poetak maitasun keinu bat eskatzen du, hitzen gainetik doana edo hitzen azpitik doana edo hitzen haratago. Haren ahotsak mugaraino iritsi nahi du, esan gabe geratzen dena, inportanteena, esatera. Poemetan bezala, pixkanaka, paisaiarekin batera isildu arte.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi