« Mirariak izen batekin | Don Kijote Mantxako »
Apologia / Julian Peña / Elkar, 2005
Moral bikoitza Javier Rojo / El Correo, 2005-06-22
Nobela omen da “Apologia” izenburua duen Julian Peñaren liburu hau. Halaxe azaltzen zaio irakurleari, itxura batean hiru narrazioz osatutako testua den arren. Lehenengo zatian, terrorista baten istorioa kontatzen da, pertsonaia honen aitorpena eta komunikabideetan eta epaiketan beren ekintzek duten isla tartekatuz, eszena laburrak izango balira bezala. Terroristaren asmoa autogintzaren kontra aritzea da, horrekin zerikusia duten enpresei eta pertsonei eraso eginez. Absurdoa dirudite bere ekintzek, itxuraz helburu argirik bilatzen ez baitute, baina absurdo hori azaltzeko oso koherentea dirudien testua plazaratzen zaigu aitorpenean. Bigarren eta hirugarren zatiak institutuko irakasleen bizitza kontatzeko erabiltzen dira; eta hari txiki bat baizik ez dago lehenengo eta bigarren zatien artean (bigarrenean agertzen zaigun irakasleak behinola klaseak eman zizkion aurreneko zatiko ternoristari). Liburuan oso diskurtso ideologizatua agertzen da, eta gure munduan erabiltzen den moral bikoitza salatu nahi duela ematen du askotan. Baina nire ustez, idazleak gauza gehiegi sartu nahi izan ditu kontakizunean eta azkenean gauza guztien kontra dauden pertsonaien arrangura mingostua dirudi, kritika amaiezina.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi