« Ederra zirudien | Urdinkara »
Amorante frantsesa / Miren Agur Meabe / Susa, 2025
Ez esan bitxia izan ez denik Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2025-11-30
Dorothy Porterren The Monkey´s Mask liburua eman zion Josune Muñozek Miren Agur Meaberi. Irakurri ostean euskaraz horrelako zerbait idazteko gogoa piztu zitzaion, eta txinparta horrek eman zion hauspoarekin, Amorante frantsesa liburua eskribitu zuen. Hibridotasunaren alde egin du beste behin Meabek, poemen bidez egindako nobela bat sortu eta kontakizunari misterio kutsua emanda.
Eskola bateko atezaina den Agurtzanek lehenengo pertsonan kontatuko digu istorioa. Bere buruaren aurkezpenarekin hasi eta eguneroko kontuez hitz egingo digula uste dugunean, Irati Baeza ikaslearen heriotza susmagarria gertatu dela kontatuko digu laugarren poeman. Eta tatxan! Thriller batean gaude dagoeneko. Eta irakurtzen segitu nahi dugu, jakina! Ahotsa atezainarena izateak joku handia ematen du liburuan. Lanpostu bereziki interesgarria da, informazio asko duelako eta ez duen informazioa erraz eskuratu dezakeelako (ate guztiak irekitzen dituen giltzak ditu, ikasle eta irakasleen joan etorriak ikusten ditu, elkarrizketa asko entzun…).
Kontua da, thriller bat izanik, hilketa nork eta zergatik egin duen jakitea interesgarria dela. Baina liburuan Agurtzaneren pentsamenduetan, desiretan, ametsetan, harremanetan murgiltzen gaitu idazleak eta nobeletan gertatzen den moduan pertsonaia desberdinak aurkituko ditugu bidean, azpitrama interesgarriak eraikita eta tarteka fokua thrillerretik desbideratuta.
Argiaren Gakoak-erako Leire Vargasek autoreari egindako elkarrizketan honela azaldu zuen erregistro aldaketa: “Joan den hamarkadan, aterpea topatu nuen autofikzioan, neure burua pertsonaia bihurtuz egoera zail batzuk drainatzeko. ( … ) Orain bizialdi gozoago batean nago, bareago, eta horregatik azaleratzen dira gehiago umorea eta jolasteko gogoa”.
Idazlearen ohiko aberastasun lexikoa eta poetikotasuna aurkituko ditugu testuan: sinestesikoak diren esaldiak (hirugarren poeman adibidez, Biolinek malbaz tindatzen dute egunsentia), poema askotan hiruko zerrendak goitik behera idatzita, egitura errepikapenak kapak eta sakontasuna erakusteko (azukre- koskorra urtean) eta abar. Baina hibridotasunaren konplexutasuna kopentsatzeko-edo, umorea, arintasuna eta jolasa nabarmenak dira. Liburu bereziki originala da, bitxia. Gustu estilistiko bikainaz gozatzeko aukera ematen duena eta irribarre txiki batekin irakurtzen dena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez