« Eleberri heteroklitoa: berezia, berritzailea, arraroa, ez ohikoa, arauz kanpokoa | Iraganaren markak »
Izena eta izana / Jon Gerediaga / Pamiela, 2025
Etxe bat hitzari Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2025-11-15
Haur ginenean, oraindik ere hitzaren jabe erabat ez, hitza misterio liluragarri izan zen denontzat. Handitu ahala menderatu genuen, gehiago ala gutxiago, errealitatea hots edo hizki bihurtzearen artea; baina oraindik ere txunditu egiten gaitu zenbait hizlariren jardunak, zenbait esaldiren borobiltasunak. Izena duen guztia badela diote. Kontzeptu bat izendatzeak kontzeptu hura ikusteko modua eraldatzen du betiko: lo-belarra ez da edozein lore euskaldun batentzat, konstelazioak izar batzuk lehenesten ditu eta besteak lausotzen. Hitz batek beste baten aldamenean jarrita biderkatu egiten da izendapenaren efektu hori eta hizkuntza bakoitzak kosmobisio bat eraikitzen du. Zentzumenen bitartez hautematen den munduaren eta norbere pentsamenduen arteko harremanaz asko dakite poetek. Haien obsesioa da esentziaren sintesi hori bilatzea eta poema trinkoak sortzea. Bilaketa horretan igaro ditu azken urteak euskal poetarik dotoreenetakoa den Jon Gerediagak, baina bere azken liburuan bilaketa horren teorizazioa bildu du: hitz poetikoa deskribatzen saiatu da. Esku-zabaltasun ariketa bat da berea, bere pentsamenduaren eta idazkeraren zumitzak utzi ditu bistan. Lan jasoa da, filosofikoa, oso ondo dokumentatua, eta gustu handiz idatzia dago.
Gizakiak hitzaren bitartez jolasteko eta gozatzeko daukan gaitasuna gogoratzeko liburua da berea. Ondo formulatutako hitzen atzean dagoena egia izateak zenbaterainoko garrantzia duen pentsarazteko ariketa bat eta batez ere hitz egin aurreko beharrezko isiltasunaren gorazarrea. Literaturako, mitologiako eta filosofiako erreferenteen aipuak biltzen ditu eta gai zerutiarrez ez ezik lurtarrez eta badihardu. Bakardadean Naturari beha jarri eta haren egia entzuteko ahalegina egin duen pertsona baten ahots indartsu eta sotila da Gerediagarena. Liburuak aterpe bat eskainiko dio euripean dabilen irakurleari.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi