« Etxe bat hitzari | Lausoegi »
Azken batean / Lourdes Oñederra / Erein, 2025
Iraganaren markak Asier Urkiza / Berria, 2025-11-16
Liburuan hiru aldiz azaltzen da Lourdes Oñederraren nobela berriari izenburua ematen dion esapidea: Azken batean. Aurreko lanetik —Intemperies (babes bila)— hamabi urtera kaleratu du Oñederrak bere hirugarren nobela. Lehengo biek bezala, honek ere emakumezkoak ditu protagonista. Hain zuzen, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira narrazioaren erdigunea eta bataren zein bestearen gogoeta eta oroitzapenen ildoek gidatuko dute irakurlea kontakizunean aurrera.
Elisaren koinatu eta Elixabeteren osaba hil dela iragarriz hasiko da nobela. Pertsonaia funtsezkoa da bien bizitzan, ama-alabok min sakon batean ainguratzen dituen izena. Bi plano bereizitan, eta heriotzaren eguna abiapuntu hartuta, idazleak kontzientzia jarioaren bitartez ematen du bi pertsonaien gogoeten berri, zehar estiloa —librea tarteka— erabilita. Hala, arin egiten du jauzi kontakizuneko orainalditik iraganera; iraganak pisu handia baitu nobelan, erabatekoa ez esateagatik. Indarkeria politikoaren gaineko juzguak, esan beharrekoak isildu izanagatiko damua eta Ixarekiko —ezizen hori jarri zion berez Kepa-Pedro deitzen zen koinatuari— sentipen anbibalenteak sorrarazitakoak aletzen ditu Elisak. ETAko kidea izan zen Ixa frankismoan, eta ezker abertzalearen intelektuala beranduago. ETAren indarkeria zuritzea, bultzatzea eta txalotzea leporatzen dio Elisak. Horrez gain, sexu erasotzailea ere izan zen Ixa, Elisari egin zion eraso eta baita Elixabeteri ere, hura umea zela. Hori da, besteak beste, Elixabetek unibertsitate gradua Granadan egin izanaren arrazoia eta baita gerora Estatu Batuetara joan izanarena ere. Ia 30 urte daramatza han eta sorterriarekiko barne gatazka bizi du.
Argitasuna eta zuzentasuna dario Oñederraren idazkerari. Halere, ezarian eta oharkabe bezala doa aurrera narrazioa, pertsonaia nagusien kontzientzien ildoak leunki arakatuz. Leunki, baina zartakoak utzita tarteka. Gogortasunak, gorrotoak eta nazkak hor dirautelako, denboraren igarotzeak eta oroitzapenen emariak bigunduagatik. Are, etsipen eta gogaitze bizia sumatzen da Elisaren pasarteetan, urteetan barrenean gorrotoa bazkatzen edukitzearen ondorioz. Gehiegizkoa ere suertatzen da Elisaren zenbait iruzkinen zakartasuna, are gehiegizkoa bukaerako bat-bateko askatzea kontuan hartuta. Izan ere, amaiera da liburuko ahulgune nagusia, presazkoa, eta pertsonaien bilakaerari dagokionez, azalekoa. Ez da hori, haatik, liburuko gainerako atalen kasua. Oñederrak abilezia handia erakusten du pertsonaien barrenetan miatzeko, iraganeko gertakariak kateatzeko eta ama-alaben artean hari ikusezinak eratzeko. Autoreak hautu narratibo ausartak egiten ditu, hala nola aldiaren erabilera —“zazpi urte beranduago…”— edo narratzaile fidagaitza erabiltzea narrazioari lausotasun kutsua emateko, memoriaren beraren izaera azaleratuz bidenabar. Oroitzapenen irudi zatikatu eta imintzio sotilek utzitako marketan jartzen du arreta Oñederrak. Tonu leun, makal eta zimeleko pasarte horietan jotzen du goia nobelak, gordinagoetan bainoago.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi