kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Zuzi iraxegia / Amaia Alvarez Uria / TZ, 2025

Gure iragan femenino eta feministaz Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2025-05-11

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barrubarrutik: “ze beharrezkoa”, edo horrelako zerbait esan nahi zuen. Euskal Filologiako ikaslea nintzeneko literatura eskolak oroitu eta elizgizonek idatzitako testu erlijiosoen kantitate harrigarria gogoan dut oraindik. “Hau al da euskaldunok idatzi dugun bakarra? Euskaldun gizon eta apaizek bakarrik idatzi al dute?”, pentsatzen nuen orduan. Orduko galderei erantzun batzuk ematen dizkien liburu honen bi ale erosi nituen, badaezpada.

Sarrera eta Iratxe Retolazaren hitzoste bikainaz gain, sei kapitulu ditu liburuak, XIV. mendetik hasi eta XX. menderaino euskal emakume idazleek kontatutako edo idatzitakoak ordena kronologikoan banatuta. Kapitulu guztiak mende bakoitzeko kokapen sozio-historikoarekin hasten dira. Horrek liburua bereziki pedagogikoa eta dibulgatzailea izatea egiten du, ikasteko gogoa pizten du. Gero, mende bakoitzari dagozkion testu adibideak jasotzen ditu, ahozko transmisiotik jasoak asko, orain arteko antologia osatuena sortzeko. Duela hamarkada pasa ikasi nuen karrerarekin rekontziliatu nau gure genealogia femenino eta feminista bat —Retolazak ere azpimarratzen duen moduan— liburuan jasota ikusteak. Osorik irakurri dudan arren etengabe itzuliko naizen liburu horietako bat da, zalantzarik gabe. Eta, amaitzeko, testu horien iruzkina ere egin du Alvarez Uriak. Horrek irakasle ere bagarenontzat eskuliburu ezinbestekoa bihurtzen du liburua.

Aipamenak eta iturriak askotarikoak dira: iraganekoak eta oraingoak, ahozko jatorrizkoak zein idatzizkoak, klasikoak eta modernoak, gizonek eta emakumeek egindako ekarpenak… freskotasun eta gaurkotasun handia emanaz liburuari. Orain arteko panorama literarioa zabaltzeko proposamena egiten du idazleak. Euskal literaturari buruz egin dugun orain arteko kontakizuna baino osatuago den beste bat egiteko aukera eskaintzen zaio irakurleari (eta kritikariari, irakasleari, teorilariari eta abarrari).

Apirilaren 20an astekari honetan bertan egindako elkarrizketan hau adierazten du: “Eztabaidarako proposamena da nire liburua, elkarrizketa pizteko nahia du”. Eta kanonari buruz, genealogiari buruz eta kontatzen (ez) dugunari buruzko hausnarketa iraxegiko duela desio dut nik ere. Euskal literaturaren historiari Amaia Alvarez Uriak egin dion ekarpena handia da-eta.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak