kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Oroi garen oro / Beatriz Chivite / Pamiela, 2025

Bizitza osoa kaier batean Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2025-05-24

Esku artean dugun liburua poesia liburua da, baina hitz lauz dago idatzita. Nahiz eta egilearen bizitzako gertakariak kontatzen diren, lirismoz betea daude bere edukiak, are. bertso-lerro batzuez ere bai tarteka. Tonu narratiboa ez da narrazio lirikoan kokatzen, lehen begiratuan eguneroko baten aurrean gaudela ematen du, baina ez ditu, espero daitekeenez, denboran zehar banatutako gertaerak kontatzen, aldiz, ohar-kaier baten antzekoagoa da, poeta nafarrak bere bizitza osoko oroitzapenak partekatzen dituena. Oroi garen oro, Beatriz Chiviteren bizitza osoa da.

Narrazio bakoitza Chiviteren bizitzan garrantzitsua den pertsona baten inguruan eraikita dago, eta pertsona horrekin lotzen duen lekuan kokatua. Oroitzapenen kaieraz gain, Chiviteren atlas emozionala ere bai baita lan hau. Orrialde bakoitza testua eskaini edo idazten dion pertsonaren inizialekin hasten da, pertsona horren nortasuna kondentsatzen duen izenburu batekin; poetak pertsona horri eskaintzen dion ezizen maitekor eta intimo bat ere izan daitekeena. Aldi berean, testu guztiek egitura bera dute: lehen paragrafoan, idazleak gogoratu nahi duen egoera azaltzen du, eta hurrengo paragrafoetan, bere oroimenean gordetzen duen une bat kontatzen du. Ia egileak haiekin bizi izan zituen stendhalkeria ezberdinetara mugatzen dituela testuok.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak