kritiken hemeroteka

8.773 kritika

« | »

Hezur berriak / Ane Labaka Mayoz / Susa, 2025

Hezurrak eta muina Maddi Galdos Areta / Argia, 2025-05-25

Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen (Lasarte-Oria, 1992) lehen poema liburua; sortzeaz, besteak beste, bizi emateaz eta idazteaz. Lotan idatzitako 49 poema ernek osatzen dute Hezur berriak (Susa, 2025) liburua, amatasunaren muin-muinera garamatzan olerki bilduma, aurkia eta ifrentzua osotasunaren zati bereizezin direla dioskuna.

Poema gehienak erditzeak bereizitako bi ataletan banatuta daude, Aurrea eta Ondoa izenburuak daramatzaten bi ataletan, alegia. Halere, aitzinsolasa bailitzan, idazketaren eta ama izatearen arteko harremana arakatzen duten lau poema dakarzkigu bildumak, oro har, denbora ezari lotzen zaizkionak, norberarena behar zukeen baina besterendua den gelara garamatzatenak, eta ostean datozen poemak leitzeko talaia aproposa eskaintzen dutenak: “Nola idatz liteke / —etenka ez bada— / harlauzak esne tantaz beteta dituen etxe batean?”.

Identitateak nozitzen duen lurrikara betean den ni poetikoak haurdunaldia eta erdiondoa ditu hizpide nagusi, eta aldiotan bizitzen, sentitzen eta, bereziki, gorpuzten direnak xedatzen ditu. Zehazki, ohiko iruditeria xaloari itzuri egin eta konplexutasuna dakar orriotara Labakak, poza eta beldurra bilbatuta, desira, zalantza eta errua uztartuta. Are, deigarria da oraindik tabu diren eta gizarteratzeko zail izan ohi diren auziek lerrootan duten lekua: hamabi asteko langak ostentzen duen ezintasun soziala, ama berriek informatuta egoteko duten betekizuna, erdiondoko depresioa antzemateko frogen gizatasun falta eta amek jasaten duten biolentzia dira adibide.

Jazmina Barrera, Adrienne Rich, Mari Luz Esteban, Ione Gorostarzu, Nahia Alkorta eta Leire Bilbaori egindako aipamenek ere kokatzen dute artefaktua, preseski, Lokatza poemak madarikatu eta deitoratzen duen isiltasunari hitzak jartzen baitizkio honek ere. Horrekin, amatasuna “amen gauza” izatetik harago doala aldarrikatzera dator liburua.

Hezur berriak, beraz, aproposa da irakurtzeko denborarik ez duten amak tarte batez inguratuta senti daitezen edota, hobe esateko, ama izan gabe amak begiratu ordez ikusi, eta egoki inguratu nahi ditugunontzat.

Azken kritikak

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Epilogorik gabe
Elena Sanchez

Maite Lopez Las Heras

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak