« 35 zirrikitu | Elurra bidean »
Bihotza negar eta irri / Maryse Conde (Joxe Mari Berasategi) / Erein/Igela, 2021
Hizkuntza eta gatazkak Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2022-02-27
“Ez dut frantsesez ezta kreoleraz idazten: Marysecondéraz idazten dut”. Horixe azaldu zuen Bihotza negar eta irri liburuaren idazleak 2016an. Joxe Mari Berasategik hizkuntzaren erabilera propio hori ekarri du euskarara Erein eta Igelak iaz argitaratu zuten narrazio bilduma laburrean.
Iruditzen zait hizkuntza baino arras gehiago euskaratu dela sortzaile guadalupetar eta Nobel sari alternatiboaren irabazlearen hizkuntza-erabilera partikularra itzultzean. Hau da, gizarte gatazken, egiturazko zapalkuntzen eta botere harremanen zirkulazioaren erradiografia literario kokatua da Marysecondéra. Horixe dago orain euskaraz irakurgarri.
Izan ere, Marysecondéra ez da bakarrik azentu anitzekoa. Ez da aldatuko soilik klase sozial ezberdinen hizkuntza erabileraren arabera. Condéren literaturak borroka-eremu bilakatzen du Bihotza negar eta irriko hizkuntza.
Narrazioek kreoleraren eta frantsesaren arteko tentsioan irakurgarri egiten dituzte klase sozialen arteko gatazkak. Jaiotzen denetik hemezortzi urte betetzen dituen arteko garaia kontatu bitartean, egunerokotasuneko talka etengabe, ez-ikusgarri, erabat mundutar mikroskopikoekin borrokatuko da protagonista. Talka horien bitartez pentsatuko du bere burua.
Nahasita irakur daitezke egiturazko zapalkuntza arrazialak eta ekonomikoak, generoari dagozkionak eta sexualitateari lotutakoak. Petit-nègreak, grand-nègreak, mulatoak, pays-blancak; fabrika-langileak bortxatu birramona eta ezezagunak bortxatu amona; guraso alienatu, neba komunista, eta larru-beltz maskara-zuri protagonista; jendailakume, zerbitzari, funtzionario, burgesia ertain-gorako eta magistratuak; eta kolonia eta metropoliaren arteko distantziak. Guztiek desordenatuta eraikiko dute mundua bezala protagonista.
Ezinbestean, gatazkoi hizkuntza-gatazka gehitu behar zaie egiturazko zapalkuntza gisa. Izan ere, frantsesa zein kreolera ez den hizkeran soilik adieraz daitezke Guadalupeko askotariko gatazkak. Hau da, hizkuntza bat ez da soilik borroka-eremu; bada, baita ere, zapalkuntza-gune.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi