« Hizkuntza eta gatazkak | Gaztetasuna menperatzaile »
Elurra elurraren gainean / Castillo Suarez / Egilea editore, 2021
Elurra bidean Jose Luis Padron / Bilbao, 2022-03
Castillo Suarez (Altsasu, 1976) poetak benetakotasuna bilatzen du bere hitzen bidez. Oso harreman zintzoa du poesiarekin. Hori da, hain zuzen, bilatzen duena: zintzotasuna.
Abandonuari buruzko liburu bat da, hala aitortu zuen Suarezek Irautera (Elkar, 2019) izeneko poema liburuari buruz, orain arteko azkena zuenaz ari zen, abandonuari buruzko liburu bat da, haustura sentimental bati buruzkoa baino gehiago. Eta hala eginda dago poema liburua, abandonatua izan denaren ikuspegitik, bizirik irauteko hartzen diren hautu kontziente eta inkontzienteei buruzkoa. Eta Castillo Suarez poetari Berri Txarrak musika taldea etortzen zitzaion akordura: “Bizi ala iraun, bizi ala iraun, biziraun zu barik”. Aipu ederra izan zitekeen liburu horretarako.
Castillo Suarezek liburu berria publikatu du, Elurra elurraren gainean. Hamalau poema, garai desberdinetakoak, biltzen dituen lana, Txakur Gorria sormen taldekoek egindako ilustrazioekin eta Fernando Reyk gaztelaniara egindako itzulpenekin. Tapa gogorra, paper berezia… luxuzko edizio daukan liburua da, poesialiburu ilustratua da, helduentzako poema-liburu ilustratua, ‘bitxikeri’ bat, oso gauza pertsonala. Izan ere, editore lanetara animatu da Castillo Suarez, eta bera da ekoizlea, Elkarreko jendearen laguntzarekin, baina berak egin du argitalpena, modu bikain batean.
Bizirik irautea aipatu dugu arestian. Elurra elurraren gainean liburu honetan oso presente dago hori. Batetik, azken bi hamarkadetan idatzitako poema sorta oso bati bizi berri bat eman diolako, enkarguzko poemak baitziren, guztiak idatziak ekitaldi ezberdinetan irakurriak izateko, hala nola, omenaldietan, hiletetan edota urteurrenetan, besteak beste, eta ez ziren egilearen liburuetan argitaratuak izan. Eta bestetik, memoria delako liburuan gailentzen den gaia, bizirik egon ziren haiek bizirik iraungo dute, bizirik jarraituko dute haien omenez datozen poemetan, betiko bizirik gelditu dira Castillo Suarezek erein duen elur egin berriaren gainean.
Poema bakoitzak badu bere esanahia, testu bakoitzak badu bere istorioa. Testu bakoitzaren azpian agertzen da norentzat egin zen. Hor dago haiek utzitako arrastoa, bidean aurrera jarraitzeko.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui