kritiken hemeroteka

8.683 kritika

« | »

Bertute txikiak / Natalia Ginzburg (Irene Hurtado de Saratxo) / Alberdania, 2021

Eskritore txikiak begirada zorrotz Asier Urkiza / Berria, 2021-10-03

Euskarara ekarritako Natalia Ginzburgen laugarren lana dugu Bertute txikiak, Irene Hurtado de Saratxok itzulia, Alberdania argitaletxearen eskutik. Autorearen hainbat urtetako idazlanak biltzen ditu liburuak. Bi zatitan emana da, lehenengoan kutsu autobiografikoko kontakizun laburrak aurki daitezke; bigarrenean, ostera, saiakera itxurakoak.

Malenkoniak lotzen ditu lehenengo zatiko testu gehienak, iraganari itzulitako begirada garratzak. Malenkonia horren sorburu nagusia da gerra, zeinak Ginzburgen patuan erabateko eragina izan baitzuen. Abruzzo herrian igarotako erbestealdiaren kronika da Negua Abruzzon narrazioa; senarra hil ondoko garaiaz mintzo da, berriz, Zapata urratuak. Batean zein bestean igarri daiteke mundu materiala eta immateriala lotzeko idazleak duen abilezia, objekturik ezdeusenaren, hitzik arruntenaren esanahi ezkutua azaleratzeko gaitasuna. Berdin herritarren etxeko sua edo norbere zapatak. Hildako lagun Cesare Paveseren bizitza eta heriotza du hizpide Lagun baten erretratua kontakizunak. Idazlearen soslaia egiten du Ginzburgek, laguntasunari gorazarre gordin eta hunkigarria eginez. Erretratu zintzoa da, tarteka krudela ere bai. Heriotzaren kontakizuna bereziki gogorra da. Uda betean, Torino hiriko hotel batean buruaz beste egin zuen Pavesek: “Berea zen hirian, arrotz baten gisa hil nahi izan zuen”. Tonu mikatzetik zertxobait aldentzen dira Ingalaterrako bizimoduari buruzko bi testuak zein Gabriele Baldini bigarren senarrarekin izandako harremanaz diharduen Bera eta ni narrazioa, iruzkin gupidagabeez beteriko jario sarkastiko samarrean emanak.

Bigarren parteko testuek idazlearen pentsamoldean sakontzeko gakoak ematen dituzte. Gerrak ekarritako inozentziaren galera eta horrek aurreko belaunaldiarekiko sortutako arrakala sumatzen da Gizakiaren umea eta Isiltasuna saiakeretan. Isiltasuna epaitu eta gezurrari izkin egiteko beharra aipatzen du autoreak, apustu estilistiko zein jarrera etiko gisa. Gerraren osteko belaunaldiak ezin omen du gezurretan aritu, Ginzburgen ustez, “ez liburuetan ez beste ezertan”. Nire lanbidea-n, aldiz, bere idazketaren gainean hausnarrean ariko da idazlea. Esaten dituenen artean idazlearen kondizio lurtarraren aitorpena nabarmenduko nuke nik, lanerako erakusten duen apaltasunaz batera. “Idazle txiki bat, txiki-txikia” sentitzen denak zolitasunez gogoetatzen du idazkera maskulinoaz, amatasunaz, idazlearen eta bere inguruaren arteko erlazioaz, diruaz eta horrek dakarrenaz (Bertute txikia), giza harremanez (Giza harremanaz). Gizarteari buruzko usteak bere literatura aztertzeko ere baliagarriak direlakoan nago. Finean, Ginzburgen obran banaezinak dira bata eta bestea, biak konpromiso hitzaren pean uztartzen direnez. Engaiamendua dario bere idazketari, denik eta zentzurik zabalenean. Sherwood Andersonek Faulknerri emandako aholku hura (“idatzi ezagutzen duzunaz”) bere egin eta zapaltzen zuen lurraz idazteari emana zen Natalia Ginzburg, lur horretan mundu osoa biltzen zela jakinik.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak