Inurrien hiztegia / Mariasun Landa / Pamiela, 2013
Inurriez eta gizakiez Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-05-17
Mariasun Landa aurkezpenik behar ez duten idazle horietako bat da. Eta esaldi hau askotan erretorika hutsa bada ere, kasu honetan errealitatearen islatzat har dezakegu. Haur eta gazte literaturak inposatzen dizkion mugak gainditu nahirik, azken urte hauetan helduentzako liburuak egitea ere erabaki du. Eta halaxe aurkezten da Inurrien hiztegia izenburua daraman idazlan hau. Hiztegietan agertzen den ordena alfabetikoari jarraituz, idazleak narrazio laburren bilduma eskaintzen du. Izenak izen, Espainiako testuinguru kulturalean “microrrelato” deitu izan direnek osatzen dute, beraz, liburu hau. Liburuaren hasieran, bestalde, printzipioen aldarrikapena dugu, txikitasunaren, apaltasunaren goraipamena egiten baita bertan… euskal literaturan askotan agertzen zaigun jarrera, bide batez esanda.
Bertan azaltzen denaren jatorria argi dagoela iruditzen zait, azken finean txitxarraren eta inurrien alegian kontatzen denari buelta ematen zaio-eta. Fabula klasikoan, inurriek jokaera zuhurraren eredua eskaintzen zuten, baina hemen inurriek eta inurritegiak erakusten diguten munduak gizakien harremanetan eta gizartean gertatzen denaren ispilua osatzen du. Alegia klasikoaren ifrentzua, beraz. Mariasun Landa haur eta gazte literaturan aritu ohi da, eta, helduentzat idazten duenean ere, badirudi ezin izan duela literatura mota horrekiko lotura guztiz eten. Bertan agertzen den ikuspuntua, ordea, ez da fabuletan agertzen dena, Inurrien hiztegian ironia baita nagusi, non ez den sarkasmoa. Ikuspuntu ezkorra erakusten du idazleak, inurrien neurriko gure mundu honetako mixeriak kontatzerakoan gizabanakoaren eta gizartearen arteko tirabiran gizabanakoa beti ateratzen baita galtzaile.
Liburuak hitzaurrea du eta gibel-solas bat ere bai, liburua bera nolabait justifikatu beharko balitz bezala. “Excusatio non petita” baten itxura handia hartu diot azken azalpen honi.
Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Maddi Galdos Areta
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Aiora Sampedro
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Asier Urkiza
Diesel
Bertol Arrieta
Nagore Fernandez
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark
Jon Jimenez
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Joxe Aldasoro
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Mikel Asurmendi
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez