kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Pleibak / Miren Amuriza / Susa, 2024

Adiskidetasunari Jon Jimenez / Gara, 2025-05-04

Anastasini izeneko zirkua 1936ko uztailaren 18an zen Lodosan. Trapezistak, pailazoak… zaldiak eta elefante bat ere bai. Han harrapatu zituen Mola eta erreketeen altxamendu militarrak, hildako eta areketan desagerrarazitako langile aunitz utziz. Haur baten begietatik kontatu eta ilustratu dute gertakaria, mimoz eta emozioz beteriko lanean, Miren Amuriza Plazak (Berriz, 1990) eta Malen Amenabar Larrañagak (Larrabetzu, 1994) “Anastasini zirkua” (Denonartean, 2024) albumean. Erriberatik zenbait kilometroko jauzia eginez, Berriz eta Durango aldera egin du bidaia Miren Amurizak “Pleibak” (Susa, 2024) denbora bertsuan argitaratutako nobelan.

Umezarotik gaztarorako bidean diren Jone eta Polly neska bien arteko adiskidetasunaren hausturaren kontakizuna da hauxe. Baita adiskidetasun horren gorazarrea ere. “Ez nuke jakingo hau guzti hau noiz hasi zen esaten”. Esaldi honekin irekitzen du Jonek Pollyri zuzenduriko speech luze eta intentsoa, ezein ataletan ahozkotasunaren abiadura, grazia eta berezkotasuna indar berdinaz mantenduko duena eta obra guzia zeharkatzen duen halako tonu misteriotsua iragartzen diguna jada. Denborak berak, alde batetik, eta neskato bakoitzak hartuko dituzten erabakiek, bertzetik, higatzen joango dira hasierako lotura ideal hura. Maitasun eta xamurtasunez beteriko paradisu hura, hala, bi mundu arras ezberdin eta erabat banandu, kontrajarri ia, bilakatuko da. Eta isla berezia izanen du horrek bai pertsonaietako bakoitzari egokitzen zaizkion erreferentzia kulturaletan zein Amurizak darabilen “zikinak jandako” euskaran ere. Zikintasuna da, hain zuzen, “Pleibak”-en izaera hobekien deskribatzen duen hitza. Eremu idilikoa behar lukeen horretan bizirik delako jendea eta bertze garaietako baserri idilikoak jaiaz —drogez— eta borrokaz betetzen duelako.

Desfile baten moduan agertuko zaizkigu “Goenkale”, “Super Bat” eta “Aquí no hay quien viva” telesaileko Vicenta, Marisa eta Concha, Homer Simpson-en quitanievesa, Chenoa, Hemendik At eta Su Ta Gar… Horien eta aunitz gehiagoren bidez eraikiko du Amurizak ertz bakar bat faltan ez duen 90eko hamarkadako giroa eta, protagonistak bezala, guk ere ikusiko ditugu haien “bion artekoak VHS bat errebobinatzen ari” balitz bezala, “abiadura bizkortuta eta irudiak zerrenda zurixka batekin erdibituta”.

Tentsio betean eginen du hori, naziotasun eta klase bi lotuz eta urrunduz aldi berean, eta, bide batez, guziok zeharkatzen gaituzten kontraesan eta dilema, kezka eta hanka-sartzeak agerian utziz.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak