kritiken hemeroteka

8.504 kritika

« | »

Emakume bat / Annie Ernaux (Itziar de Blas) / Txalaparta, 2011

Emakume bat Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-05

Annie Ernaux idazle frantziarraren laugarren nobelaren itzulpena eskaintzen digu Txalaparta argitaletxeak, Amaiur bildumaren baitan. Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak egin du Frantzian klasikoa den nobela honen itzulpen lana.

Protagonistaren amaren heriotzarekin hasten da nobela. Mina gainditzeko asmoz, haren historia idazten hasten da alaba, terapia horren bidez ama munduratu nahi baitu. Alabaren idatziaren bidez ezagutuko dugu amaren bizitza eta hark izandako eboluzioa, 1906an Yvetot hiriaren kanpoaldean familia pobre batean jaio eta 81 urterekin, alzheimerrak jota, geriatrikoan hiltzen den arte.

Banakako oroitzapenetatik esanahi orokorragoak aurkitzen saiatzen da alaba protagonista, ama ulertu nahian. Ama-alaben arteko erlazioaren esperientzia unibertsala transmititzen du azken finean Ernauxek, eta horrek egiten du erakargarri nobela, emakumeok bertan islatuta sentituko baikara askotan.

Auto-fikzio biografikoa dugu Emakume bat, autorearen ama bularreko minbiziaz hil baitzen 1987an. Bere bizitzako esperientziak islatzen dituzten nobela autobiografikoak idazten ditu Ernauxek, narratzaile izateaz gain, nobelako protagonista bihurtuta. Nerabetasunaz idatzi du (Ce qu’ils disent ou rien), bere ezkontzaz (La femme gelée), izandako abortuaz (L’événement), amaren alzheimerraz (Je ne suis pas sortie de ma nuit) eta abarrez. Renaudot sari ospetsua jaso zuen 1984an.

Azken kritikak

Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz

Maddi Galdos Areta

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Aiora Sampedro

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Asier Urkiza

Diesel
Bertol Arrieta

Nagore Fernandez

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark

Jon Jimenez

Basokoa
Izaskun Gracia Quintana

Joxe Aldasoro

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Mikel Asurmendi

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak