kritiken hemeroteka

8.508 kritika

« | »

Kriseiluaren argipean / Anxel Fole (Josemari Navascues) / Alberdania-Elkar, 2010

Galegoak eta gu Aritz Galarraga / Deia, 2011-04-16

Urte asko joan dira, gehiegi, literatura unibertsala bildumak azken (eta lehen) autore galegoa itzuli zuenetik. Alvaro Cunqueiroren Han-hemengo jendea aukeratu zuten birjintasuna galtzeko, 1996 urrun hartan. Gerora, ezer ez, hamalau urte luze, Anxel Folek idatzitako Kriseiluaren argipean inprimatu den arte, 2010eko abenduaren 27an. Ez da inuzentekeria, beraz, bilduma osatzen duten 153 tituluen artean bi galego baino ezin aurkitu izatea.

Lehen desberdina zen, 80etan, eta sarri zirkuitu ofizialetik kanpo, itzuli ziren galego batzuk, Uxio Novoneyra, Manuel Maria, Castelao asko (tira asko, beste galegoekin konparatuta gehixeago). Beste garai batzuk ziren, dena zegoen egiteke, eta egin egiten zen, ez orain bezala, diru publikoari begira denok, zer eskainiko diguten

itzultzeko.

Ez dira galegoak soilik, noski, beste batzuek ere nabarmendu dituzte bildumaren mankantzak: katalanak, poesia, mendebaldetik haratagoko literatura. Beste nonbait eztabaidatzekoa da hau guztiau, baina galegoak sartu zaizkigu hemen tartean, Anxel Foleren aitzakian. Zergatik itzuli, galdetuko du batek, galegoak? Bada hasteko literatura unibertsala direlako, kontrastatua, ez gara ezer deskubritzen ari orain. Eta ez dezagun ahaztu, zer edo zer konpartitzen dugulako ere bai, eta malgu izan behako genukeelako puntu horretan, gure literatura unibertsala gure beharrizanetara moldatzeko beste bai (hizkuntza guztiek egiten dutena, bidenabar, ez baita berdina frantsesen kanona edo alemanena, gainontzeko hizkuntzei dagokienean).

Gutxi itzuli ditugu galegoak, gutxiegi. edo, gutxi-asko dikotomia gurean hain garrantzizkoa ez denez, literatura galegoa zertan den ulertzeko ezinbestekoak diren lanak falta zaizkigula esango nuke. Foleren aldean, jar genezake Eduardo Blanco Amor, A esmorga eleberria, literatura lerro tradizional premodernoa gainditu zuena. Baina ezagutu beharrekoak dira Scórpio ere, Ricardo Carvalho Calerok idatzia,

Pensa Nao, Anxo Angueirarena, Manuel Rivasen Un millón de vacas ere bai, zergatik ez. Azken-azkenen artean Blúmsdei, Xose Cid Cabidoren lana, Vidas post-it, Iolanda Zuñigak idatzitako narrazio bilduma. Faltan dugun beste bat Xose Luis Mendez Ferrin da, nahiz bere lan narratibo behinena gurean dugun, Mugaldeko jendea, poesia ia guztia geratzen baita itzuli gabe, Con pólvora e magnolias, adibidez. Poesian ere Lois Pereiro, Poemas 1981/1991 edo Poesia última de amor e enfermidade, Chus Patoren edozein, M-Talá, esaterako, Secesión. 2012a da Cunqueiroren urtea, jaio zela mende bat, Merlín e familia nobela itzultzea ez legoke soberan.

Zeren, bestela begira zer gerta daitekeen: hartzen du euskal irakurle batek literatura unibertsaleko uzta eta pentsa dezake Fole dela literatura galegoa, hots, landa literatura, barrualdeko Galizia (paisaia, tradizioa, ahozkoa), mundu fantastikoa (sorgina, otsoa, agerpena). Ipuin gehienek eskema antzekoa dute, aurreikusten erraza, gatazkarik gabeko mundu baten errepresentazio dira, garaiko laborarien egoera soziala, landa eremuen miseria eta utzikeria, bertakoen migrazioa agertzen ez dutenak, Xose Neira Vilasek egin bezala. Eta Fole ere bada noski, literatura galego hori ere izan daiteke ezagutu beharrekoa, baina ikuspegia da mugatzailea, gehiago da erakusten ez duguna, eta ordezkagarriagoa.

Jende asko eta askotarikoa egiten ari den lana kontuan hartuta, kanona sortzerako orduan malgutasuna eta euskarazko literaturaren beharrak aintzat hartzea ezinbestekoa dela iruditzen zait, literatura unibertsal ahalik eta egokiena osatzeko unean. Literatura galegoa aintzat hartzea bezainbeste, bistan da.

Azken kritikak

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Jon Jimenez

Amaieratik hasi
Naia Torrealdai Mandaluniz

Amaia Alvarez Uria

Simulakro bat
Leire Ugadi

Ibon Egaña

Bigarren sexua
Simone de Beauvoir

Mikel Asurmendi

Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz

Maddi Galdos Areta

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Aiora Sampedro

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Asier Urkiza

Diesel
Bertol Arrieta

Nagore Fernandez

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark

Jon Jimenez

Basokoa
Izaskun Gracia Quintana

Joxe Aldasoro

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Mikel Asurmendi

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak