kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Puntobobo / Itxaso Martin Zapirain / Erein, 2024

Ama(ma)ren artilezko jertsea Amaia Alvarez Uria / Argia, 2025-02-09

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago harilkatuko dira liburua zabaltzean.

Puntobobo “puntua eratik” egiten den puntua da, sinpleena, hasieran ikasten dena, beti berdina delako. Bigarren datorrena “puntua atzetik” da eta bi puntu horien artean, buelta kopuruarekin batera, gero eta konplexuago bihurtzen da joskintza lana. Gure jendartearen metafora izan daiteke, normaltasuna eta hortik at dagoena nola kokatzen diren, nola hurbiltzen edo urruntzen dituen pertsonak: liburu honetako gai nagusia.

A larriz idatzitako Ama da Itxaso Martinen liburuko bigarren istorioan ezagutuko dugun lehen pertsonaia, eta ez da detaile xumea. Izan ere, liburu honetan gurutzatzen diren bi istorioetako protagonistak ama-alabak dira. Lehen istorioan izena duen ama eta bere alaba Maddi, eta bigarren istorioan izenik gabeko letra larriko Ama eta bere alaba Ixi.

Amatasunaren inguruko gogoeta egitera gonbidatuko gaitu nobela honek, baita ama-alaben arteko harremanari buruz ere, eta oro har, familiaren ehuna zelan josi den begiratzera. Izan ere, komunikatzeko moduak ez dira errazak senidetasunean, eta ez dira beti hitzen bidezkoak izaten: isiltasunak eta kontaktuak (edo haren gabeziak) ere asko esaten dute (edo asko gorde).

Era berean, emakumeak agertzen dira erdigunean. Esperientzia femeninoak unibertsalizatzen dira eta gizonak bigarren planoan geratzen dira. Hala ere, ez da utopia feminista baten kontaketa, botere harreman patriarkala, klaseen arteko zapalkuntza edo herriaren kontrol soziala ere badaudelako, aita, senarra, apaiza, irakaslea edo medikuaren bidez.

Etxeko sukaldean agertzen dira lehen istorioko pertsonaiak elkarrekin berbetan bazkalorduan. Bigarren istorioan ordea, narratzaile orojakileak kontatuko digu beste ama-alaba batzuen arteko harremana, nagusiki etxe barruan kokatuta, haien babesleku bihurtuko dena. Etxea, bizirik egongo den hirugarren pertsonaia garrantzitsu bat izango da, urteekin eraldatzen joango dena.

Lau emakumeren istorioek osatuko dute artilez trikotatutako jertsea eta honen hariek irakurlearen azala ziztatu eta korapiloak sortuko ditu erraietan.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak