kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Iragan atergabea / Julen Belamuno / Elkar, 2025

Iraganarekin bueltaka oraindik Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2025-09-27

Julen Belamunok hirugarren narrazio-bilduma argitaratu du Elkar argitaletxean. Ipuin-liburutzat ere jo zitekeen ipuin-bilduma hau; izan ere, argitalpena osatzen duten zazpi kontakizunetako protagonistak bat ez datozen arren, badituzte guztiek ere haien artean antzekotasunak. Liburuaren azaleko irudian zubi baten gainean ibaiaren pasabideari so egonean den pertsona bat ageri da, eta kontrako azaleko liburuko testuak ere ipuinetako bateko pertsonaietako baten barne-pentsamenduak erreplikatzen ditu, gertakari batek durduzatuta, ibaiaren bideari begira hausnarrean ari denekoak.

Hala daude ipuin hauetako protagonistak, izenburuak ere iradoki gisa, iraganaren eta orainaldiaren arteko inflexio puntuan. Batzuk iragana ezin askatu. “Itsas hilerria” ipuineko protagonista bezala, duela hainbat hamarkada bizi izan zuen pasadizo baten trauma ezin ahazturik. Besteak aldiz, iraganeko erabakien ondorioak jasan beharrean. Hala dago Amaia “Sasoi gordinak gogora” ipuinean, gaztea zela galdu zituen gertukoak berreskuratu nahian edota “Ahalguztidunaren ezinak” kontakizuneko apaiza, kide batekiko lehia zahar batek egun ostrazismoan hiltzera kondenatua.

Baina ez da Belamunoren narratibari istorioa bera balio berezia ematen diona. Edo ez gauza bakarra. Istorio guztietan dago suspense apur bat. Eta hori lortzeko, kontakizun hauetako narratzaileak pertsonaien psikean nola barneratzen diren eta nola idazleak misterioa eraikitze horretan asmatzen duen pertsonaiak inguratzen dituen giroa deskribatzen egin zait niri deigarria. Borobila iruditu zait zentzu horretan “Seinale-mutilaren balada”, non balada baten konpasa irudikatuz, egunero lanpostuan emakume berarekin gurutzatzen den langilearen pentsamenduak errepasatzen dituen narratzaileak, ia nahi gabe sortzen zaizkion irudi mentalei erreparatuz.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak