kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Zoriona, edo antzeko zerbait / Karmele Mitxelena / Elkar, 2024

Bere buruaz besteren Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2025-02-15

Beti zerbitzuko lanera ibiltzera ohituta, bere buruaz ahaztuta zebilen emakume baten bizitzaren bigarren zatiaren hasiera kontatzen du liburu honek. Protagonistaren neguko loratzea. Idazlearen aurreko ipuin bilduman, Haragizko mamuak-en, ageri zen zendu direnek bizirik jarraitzen dutenen egunerokoan eragiteko ahalmena zutenaren ideia: mamuak bailiran geratzen direla present, biziraun dutenen bizitzak juzgatzen. Liburuko protagonista zuka mintzo zaio buruaz beste egin zuen senarrari. Hiltze batek ateratzen omen du beste iltze bat eta, doluaren lehen faseak pasata, senarraren oroimenaren gainean gorpuzten ditu bere egungo zalantza propioak.

Gaztetako sentimenduek ba al dute iraungitze datarik? Zer gertatuko litzateke duela berrogei urte baztertutako maitasunari leku egingo balio berriz? Literaturan eta zineman maiz landutako gaia da, baina Mitxelenak balio berriz betetzen du; oiartzuarraren liburuetan garrantzitsuagoa da nola zer baino. Idazle gutxik menderatzen duten dotoreziaz ezartzen ditu barne hizketen eta inguruan gertatzen diren ekintzen arteko loturak. Horren seinalagarri da, elementu likidoen (itsasoa, izerdia, edariak) eta emozioen arteko lotura. Manuren otordu bakoitza eszena iradokitzailea da, isila baina esanahiz betea. Bigarren planoan kokatua dagoela dirudien arren, zeharo garrantzitsuak dira alargunaren gorako eta beherako zaintzako konpromisoak erakusten dituzten pasarteak: autonomia gabezia erakusten dute haren seme-alabek eta ama dolura ainguratzen; eta, bestalde, hilzorian duen amak ere kateatzen du zaintzara. Krakateko turkesa batek lagunduko dio, ordea, bere buruaz bere egiten.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak