« Odola harituz | Ama(ma)ren artilezko jertsea »
Arrabioen gerra / Karel Capek (Koro Navarro) / Erein - Igela, 2024
Robotak, arrabioak eta matxinadak Jon Jimenez / Gara, 2025-02-09
Duela 135 urte jaio zen Karel Čapek txekiarra, XX. mendeko literatura mendebaldarraren idazle handienetakoa. Gizakiaren kontraesanak eta modernitatearen dilemak arakatzen dituzte bere “R.U.R.” (1921) edo “Arrabioen gerra” (1936; Erein eta Igela, 2024) irudimenez gainezka egiten duten lan ezagunenek. Bi Mundu Gerren artean, teknologia, etika eta politikaren arteko tirabirekin kezkaturik egon zen Čapek eta “robot” hitzaren sortzaile gisa egin zen ezagun. Haren ekarpena, ordea, asmakizun ia anekdotiko honetatik harago doa, teknologiaren, boterearen eta giza izaeraren inguruko hausnarketa berritzailea proposatu baitzuen.
Koro Navarrok (Donostia, 1955) euskaratu duen “Arrabioen gerra” eleberrian, gizakiak arrabio espezie adimentsu eta langile bat aurkitu eta haien gaitasunak ustiatuz industriarako eta gudurako erabiltzen ditu. Baina animalia hauek ahalduntzen doazen heinean, gizateriaren aurka matxinatuko dira. Čapek istorio kontalari bikaina da eta, bere narrazioa zientzia fikziozkoa den arren, berehala atzemanen dizkiogu garaiko egoeren zantzuak, zientziarekiko mesfidantza eta negazionismoa, teknofeudalismoa, faxismoa eta klaseen arteko aldea areagotzen doazen heinean, egungoak ere badirenak.
Orwellen “1984” baino hamarkada bat lehenago, kontrolaren eta fundamentalismoaren aurka idatzi zuen Čapekek. Orwellen estilo zurrun eta serioagotik aldenduta, ironia eta umore beltza erabili zituen. Uste horretakoa da Arthur Miller ere, zeinaren hitz batzuk Koro Navarrok ekartzen baititu egilea eta obra ederki testuinguratzen duten aitzinsolasera: “Elkarren kontrako ideiez betea dago Čapek, irribarre edo barre eginarazten diguten ideiez; baina, aldi berean, belarriak estali eta ihes egin nahi izaten dugu. Garai haietan, ordea, haren istorioak harrigarriak gertatzen ziren inondik ere, beldurgarriak baino gehiago. Orain Čapeken amesgaiztora heldu gara. Čapek irakurtzeko garaia da, haren barre axolagabeagatik, eta barre horren azpian dagoen giza itsukeriagatik”.
Distopiaren eta utopiaren arteko harreman anbiguoa baliatuz, dimentsio anitzeko kritika bat da hauxe. Txekiarrak faxismoa eta militarismoa salatzen ditu, kolonialismoa eta esplotazio ekonomiko ezberdinak kritikatu, bertze gizaki batzuk eta planeta ustiatzen dituen kapitalismo aseezina satirizatu, gizakiaren handiustea eta antropozentrismoa gaitzetsi, komunikabideen eginkizuna eta desinformazioaz gogoeta egin eta gizateria eta natura mehatxatzen duten arriskuen kontzientzia ezaz ohartarazten digu, gehiegikeria ororen aurrean eta boterearen aurka norberak duen erantzukizuna agerian utziz.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui