« Hitza lehengai | Hormak zeharkatzeko ateak »
Zeru-lurren liburua / Jon Gerediaga / Elkar, 2023
Iluntzea elorripean Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2024-05-25
“Entzun naturaren soinu ederra. / Benetan ulertzen duzunean, esan”. Hala ixten du poema bat Jon Gerediagak, eta badirudi azken urtetan poesiagintzan duen misioa esplizitatu duela. Maitasunaren eta heriotzaren metafora gisa ageri da natura, eta bere horretan paisaiak dituen koloreen eta mugimenduen deskribapen sotila da. Naturaren erritmo pausatua islatua dago poemen irakurketako kadentzian. Konplexua da gizakiaren pentsamendua, gaseosoa eta dardartia. Amalurra, berriz, pausatua da eta ziklikoa.
Liburu honetan izadiaren loratzea da nagusi, txorrotxioak, eta ikusten dutena baino gehiago ikusten dakiten gizaki kontenplatiboak. Bakardadean eta intimitatean eraikitako liparrak izanagatik bestelako presentziak sumatzen dira, haizeak gorpuztutako mugimenduak, zeruak margotutako mezuak eta loreek oparitutako usainak: “Entzun, bila dezagun bitartean / zuhaitz artetik datorren soinuaren jatorria. / Hiriaren azken marmarra da. Eta txori bat. / Gauza bera dira, finean”.
Irakurle sibaritentzat
Bere aurreko liburuaren, Natura berriak-en, jarraipen liburutzat hartu daiteke. Lehengoak Xabier Lete saria irabazi zuen eta Irun Hiria sariaren jabe egin zen bigarren hau; kantugilearen oihartzunak sumatzen dira zenbait poematan: “zu, nora zoaz, giza aberea”, “isilune luzeekin ordaintzen duzu zorra”… Liburua poemario koherentea da, iturri klasikoetatik edan duena, eta sinboloren erabilera elegantea egiten du idazle bilbotarrak. Goi mailako liburua, irakurle sibaritentzat.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi