« Iluntzea elorripean | Etxe bat datorrenari »
Hormako atea eta beste ipuin batzuk / H.G. Wells (Joxe Mari Berasategi) / Elkar, 2021
Hormak zeharkatzeko ateak Hasier Rekondo / Deia, 2024-05-25
H.G. Wells zientzia-fikzioaren aitzindaritzat jo izan da. Alta bada, generoez harago, askotariko erregistroen jabe, zirrara sortzen duten istorioak kontatzeko maisu dugu Wells. Ezagunak dira XIX. mendeko azken urteetan nagusiki idatzitako eleberriak: Gizon ikusezina (Ibaizabal, Miren Arratibelek eta Booktegi, Arantxa Sarriegik euskaratua), The Time Machine, The Wars of the Words, The Island of Doctor Moreau. Horregaz gain, Victoriar garaiko moral burgesaren aurkako zenbait nobela ere idatzi zituen, nolabaiteko sozialismo erreformatzailearen alde: The Outline of History eta The Science of Life azken hau Aldous Huxleyrekin batera idatzia.
Joxe Mari Berasategik itzulitako ipuin bilduma honetan, Hormako atea eta beste ipuin batzuk (Elkar, 2021) Iraitz Urkullu kritikariak behin esan zuena etorri zait gogora: itzulpengintza sorkuntza da. Izan ere, Berasategiren lanak literaturaren sorkuntzaren ezagugarriak ditu. Itzultzaileak berak aipatzen du hitzaurrean Wells-i leporatu ohi zaion ajeetako bat, alegia, “uste zabala da idazkera soil eta apala baliatzen duela bere lanetan, ia-ia periodistikoa”. Eta jarraitzen du: “Zer da apal inguruko hizkuntza nagusietako baliabide luzean eta zer da apal euskararen azken mendekoan?”.
Ikusmoldeak ikusmolde, ditxosozko apaltasuna medio, Berasategik Wells-en ipuinok euskarara ekartzean opari ederra eskaini digu euskal irakurleoi. Nago Wells-i leporatu kontuen artean estiloa baino jorratutako gaiak zeudela ezkutuan, haren belaunaldiko zenbait idazlek (ezagunak dira Henry James-ekin izan zituen tirabirak) ez zuten Wells lar seriotzat hartzen, erabilitako gaiak lar “bitxiak” baitziren literatura jasoaren aldareetan aurkeztu ahal izateko. Wells, gauza guztien gainetik, irudimenez betetako idazle adimentsua baita.
Liburuari izenburu ematen dion Hormako atea hasierako ipuinean Wells-ek liburu honetan sarri jorratuko duen gai bat jorratuko du, bizitzaz eta politikaz ahitu politikari baten kontaketa haren ahotan kontatua entzule-narratzaile “arrunt” bati, horma bateko atea zeharkatuz haurtzaroan paradisu bat aurkitu zuen umearen ibilbide ilunaz dihardu narrazioak Askotariko gaiak jorratu arren, esan daiteke Wells beti ari zaigula gai berberaz, errealitatearen pisuaz askatzeko modu bakarra hormak zeharkatzea dela modu bakarra. Edozein motatako agintek, konbentzionalismok zein gizartek ezarritako hormak alegia. Ilartargiaren fabula bat izeneko kontakizunean antzeko gaiaz dihardu: traje magiko eta distiratsua jantzi nahi duen gizontxo baten patu tragikomikoa baitu idazpide. Biek ala biek biziarekin ordainduko dute errealitateaz harago joateko atrebentzia baina ondotxo zekiten zoriontasunerako aukera bakar bat zutela. Wells, hortaz, ez da bakarrik zientzia-fikzioaren aitzindari arestian aipatu modura, nolabaiteko errealismo magiko baten ikur ere bada ipuinotan.
Itsuen Herrialdea izeneko azken narrazioan irakurtzearen plazer soila soiltasuna erabiliz pizteko gai dela erakusten du, zientziaren erabilera interesatuaren aurkako fabula honetan. Peruko Andeetako ibar isolatu batean belaunaldiz belaunaldi itsuak jaio dira bakarrik. Nuñez izeneko mendizale bat hara heltzean “Itsuen Herrialdean, begibakarra errege” pentsatuko du, baina Wells-en munduan gauzak ez dira diruditen modukoak, amodio itsu batengatik itsu bihurtzea izango du protagonistak kasik aukera bakar, baina berriro aukeratuko du gizarte itsu baten horma amultsua zeharkatzea.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi