kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Etxe bat norberarena / Yolanda Arrieta / Alberdania, 2024

Etxe bat datorrenari Irati Majuelo / Berria, 2024-05-26

Etxe bat norberarena, etxe bat amesteko, ezinegonentzako, sosegurako, etxe bat etorkizuna bizitzeko. Halaxe irudikatu du Yolanda Arrietak argitaratu berri duen saiakera laburrean: poesiaz, gogoetaz eta kontakizunez betetako espazio bat norberaren dimentsio orok lur har dezan.

Saiakera arina da, jostaria, molde itxietatik ihes egiten duena. Txatal laburrez osatua, esaten denak bezainbeste pisu hartzen du esan gabekoak, eta, beraz, irakurlearen esku geratzen da puzzlea nahierara eratzea, iradoki den horretatik nork bere hausnarketetarako bidea egitea. Alde horretatik, lan honek oihartzun egiten du Arrietak berak 2009an idatzitako On-off liburuarekin, bai etxea (orduko hartan eraikin osoa) idazketarako aitzakiatzat hartzeagatik, bai testu laburrak tartekatzeko egindako hautuagatik. Hala ere, honako honetan zahartzaroak hartzen du idazketaren erdigunea, eta emakume eta sortzaile gisa bizi-etapa horrek sortzen dizkion zalantzak eta desirak azaltzen dira. Ildo horretan, interesgarria da Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua-rekin eta Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea-rekin batera irakurtzea, baten eta bestearen gogoetek eta narrazioek elikatzen baitute Arrietaren testua.

Bost ataletan bereizi du liburua, eta horien bidez antolatu ditu norberarentzat espazio bat hartzeari buruzko pentsamenduak, bere bizialdiari egindako errepasoa, zahartzaroaren atariak sortzen dituen sentimenduak, amaren heriotzak irekitako eremu arrotza eta etorkizuna irudikatzeko aukerak. Saiakera osatzen duen gogoeta sortaren artean, interes berezia pizten dute sormena lantzat hartzeak idazleari eragiten dizkion poz eta ezinei buruzkoak, baita familian egin beharreko zaintza lanei, eta bereziki amaren azken egunei buruzko kontakizunak ere. Horietan lortzen du Arrietak pertsonaletik kezka kolektiboekin konektatzea eta bere idazketari dimentsio zabalago bat ematea.

Izan ere, eta testua hirugarren pertsonan idatzita egon arren, Arrietaren munduari erabat atxikitako saiakera da, aitorpen eta bizipen intimoetan ardaztua, zeinak askotan bere horretan geratzeko arriskua duen. Hots, idazleak bere buruari idatzitako testu batean. Hala, kontakizun autobiografikoak zein idazketa intimoak literaturarako eta saiakerarako duten potentziala gutxietsi gabe, idazleak asmotzat duen ni-tik gu-rako jauzian hutsune nabarmenak sumatzen dira. Annie Ernaux-ek ongi azaltzen duen gisan, “auzia ez baita ni-a esatea edo berraurkitzea, baizik eta errealitate zabalago batean galtzea, kultura, kondizio, min, eta abar batean”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak